Irutxuloko Hitza

Hitzaren webguneak, berrituta

Hitza.eus webgune orokorra eta eskualdeetako webguneak berritu egin dira.

irutxuloko hitza webgunea

Urtarrilaren 15ean Hitzen webgune berriak argitaratuko dira. Hitza.eus webgune orokorra eta eskualdeetako webguneak –Irutxulo.hitza.eus, Urolakosta.hitza.eus, Goierri.hitza.eus, Lea-artibaietamutriku.hitza.eus, Oarsobidasoa.hitza.eus eta Busturialdea.hitza.eus– berritu egin dira. Adibide Komunikazioarekin elkarlanean diseinu berriarekin jantzi ditugu.

Erabilgarritasuna erraztea izan da diseinu aldaketaren helburu nagusia. Argiak eta irakurterrazak izango dira webgune berrituak. Gainera, HITZAkideentzako atal berezia sortu dugu, Hiru Damatxok diseinatutakoa.

Gero eta gehiago dira HITZAren webguneak erabiltzen dituztenak, eta webgune berriak erabiltzaile horiekin pentsatuta egindakoak dira. Alde batetik informazioa antolatuago erakutsiko da, eta informazioaren lagungarri eskaintzen dugun gainerako materiala ere oso eskuragarri izango da. Intuitiboa da. Beste aldetik, HITZA proiektuaren oinarri diren eta proiektua hauspotzen dutenentzako atal atal berezia sortu dugu: HITZAkide atala.