HITZAZ BLAI! Tantarik txikienak ere bustitzen duelako.
Pandemiak gogor jo du Irutxuloko Hitzaren ekonomia. Publizitatearen jaitsiera nabarmena izan dugu, eta hori gutxi balitz, Donostiako Udalaren diru laguntzetan murrizketa bat egon da. Gure proiektua ez da unerik onenean ari, eta zure laguntza behar dugu gure eginkizuna aurrera eramateko.
Horregatik, kanpaina berri bat jarri dugu abian: HITZAZ BLAI!
Bizilagunon artean, bakoitzak ahal duen tanta jartzera dei egitea da kanpainaren helburua, Donostia Hitzaz Blai uzteko eta denon artean Irutxuloko Hitza proiektua bizirik mantentzeko. Donostiako eragileekin sarea josi nahi dugu, eta gure indarrak batu gure hiriko errealitatea kontatzen jarraitzeko eta hori eraldatzeko.
Zure atera jotzen dugu, nahi izanez gero, gure ahalegin honetan tantatxo bat jar dezazun. Harpidetu zaiztez Irutxuloko Hitzara eta zure tantak Donostia Hitzaz blai uzten lagunduko du.
Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren hiriaren eta garaiaren berri ematen segitu nahi dugu gure Donostian.