IRUTXULOKO HITZA Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko Viktoria Eugeniako saioan izan da
2022ko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaren komunikabide laguntzailea da.
Euskal kultura eta euskaltzaletasuna sustatu eta babesteko asmoz, balio berberak dituzten egitasmoekin lankidetzak egiten ditugu. Horregatik, HITZA taldeak Bertsozale Elkartearekin egindako hitzarmenari esker, 2022ko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaren komunikabide laguntzaileak dira eskualdeetako tokiko komunikabideak.
Joan den larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo faseko bosgarren saioa egin zen Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian. IRUTXULOKO HITZAren lantaldea bertan izan zen astekariak banatzen bertsozaleen artean eta proiektuaren inguruko informazioa ematen.
IRUTXULOKO HITZAn bizitzaren espazio guztietara euskara eramateko egiten dugu lan. Donostiako tokiko informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzen dugu, tokiko albisteak gure hizkuntzan irakurtzeko aukera emanez. Euskal kultura eta euskalgintza babestu eta sustatzen dugu eguneroko lanarekin.
Gure lanarekin aurrera jarraitzeko eta Irutxuloko Hitza biziraupena bermatzeko gure irakurleen babesa behar dugu. Publizitatea eta erakundeen diru laguntzak ez dira nahikoa IRUTXULOKO HITZAren etorkizuna bermatzeko. Zuekin osatutako komunitateari esker, Donostian gertatzen dena sakontasunez aztertu eta kontatzeko baliabide gehiago izango ditugu.
IRUTXULOKO HITZA babesteko modurik onena, HITZAkide izatea da. Zure ekarpenarekin proiektua indartzen lagunduko duzu. Jarri zure alea kalitatezko tokiko informazioa eskaintzen jarrai dezagun eta euskalgintzari babesa eta ikusgarritasuna ematen jarrai dezagun. Hartu Hitza, egin zaitez HITZAkide!