Irutxuloko Hitza

IRUTXULOKO HITZA ere Euskaraldiarekin bat

euskaraldia 2020

2020ko Euskaraldian murgilduta gaude, eta Irutxuloko Hitzak egitasmoarekin bat egin du aurten ere. Taldeko kide guztiok ariguneak osatu ditugu, Euskaraldiaren ostean ondorioak ateratzeko eta beharrezkoak ikusten ditugun neurriak hartzeko.

Horrez gain, IRUTXULOKO HITZAk Euskaraldian entitate gisa parte hartu dezan, lantaldeko kideak ere norbanako gisa parte hartzaileak gara; hau da, denak gara ahobizi. Ulertzen ez duenari euskaraz hitz egiten diogu berak erdaraz erantzun arren, eta ulertzen duenari euskaraz egiten diogu.