Irutxuloko Hitza gazteen artean euskara sustatzen duen 'HiHaizHi' lehiaketaren laguntzailea da
Abenduaren 2tik 15era martxan egongo da 'HiHaizHi' lehiaketa, eta eguneko pertsonaia asmatu beharko dute jokalariek.
Martxan egongo da abenduaren 2tik aurrera, 15era arte, HiHaizHi jolasa, eta Irutxuloko Hitza gazteek aisialdiko denboran euskaraz aritzeko helburu duen proiektu honetan laguntzailea da.
Jokalariek eguneko pertsonaia asmatu beharko dute, eta horretarako, bost saiakera eta pistak izango dituzte. Lehiatu eta sailkapenean onena izanez gero, saria jasotzeko aukera izango dutela nabarmendu dute antolatzaileek.
Hala, jolasa publiko osoari zuzendua dagoen arren, lehiaketan 12-16 urte bitarteko gazteak hartuko dira kontutan eta bakarka har daiteke parte. Gainera, modu ludikoan eta bitarteko digitalak erabiliz, “gazteek aisialdiko denboran euskaraz aritzeko xedea du proiektuak”.