IRUTXULOKO HITZA minbiziaren aurkako lasterketaren laguntzaile
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak urtero Donostian antolatzen duen minbiziaren aurkako lasterketaren laguntzaile bilakatu da IRUTXULOKO HITZA.

Maiatzaren 11n Donostiako kaleak beteko dituen lasterketa solidarioari bultzada eman asmoz, gure ale txikia erein nahi dugu proiektu honetan. Lasterketa honi esker, jende gehiagok eskura izango ditu elkarte honek minbiziaren aurka eskaintzen dituen zerbitzuak, aholkularitza eta babesa.
Hilaren 12an ireki zen minbiziaren aurkako martxako izen ematea. Zaintza eta komunitatea erdigune, Donostia berdez tindatzera goaz.