Irutxuloko Hitzak eta Euskadi Irratiak 22. Korrikaren saio berezia egingo dute
Hilaren 10ean izango da programa, 11:30etik 13:00etara, Alderdi Ederretik zuzenean.
Donostian bukatuko da igandean 22. Korrika, eta egunaren jarraipen berezia egingo du IRUTXULOKO HITZAk. Berritasun gisa, hedabide honek Euskadi Irratiarekin lankidetzan, zuzeneko saio berezia egingo du hilaren 10ean, Alderdi Ederren. 11:30etik 13:00etara izango da. Euskal Irratiak eta Arrosa Sareak ere kolaboratuko dute programan.
Euskadi Irratiko Nagore Telleriak eta IRUTXULOKO HITZAko Inaxio Esnaola kazetariak gidatuko dute saioa. Korrikako hainbat protagonista elkarrizketatu eta askotariko konexioak egingo dituzte. Esaterako, hamaika egunez Korrikaren furgonetan ibilbidea egin duen Izar Mendigurenekin eta Mertxe Rodriguez Marimotots pailazoa elkarrizketatuko dituzte. Horrekin batera, bukaerako ekitaldia zuzenean eskainiko dute.