IRUTXULOKO HITZAk larunbaterako Kontseiluak deitutako deialdiarekin bat egiten du
Azken tartean areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Ez dira sententzia isolatuak, lehendik datorren oldarraldi autoritario eta zapaltzaile baten zertzeladak dira.
Azken tartean areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Ez dira sententzia isolatuak, lehendik datorren oldarraldi autoritario eta zapaltzaile baten zertzeladak dira.
Euskara hutsean idazten dugun tokiko hedabideok ezagunak ditugu halako gertakariak. Bizirautea amets dugun honetan, gure hizkuntzan herriaz eta herritarren inguruan jardutea erronka gogorra izan da urteotan. Hizkuntzari eman beharreko espazio eta garrantzi ezak, katebegi ugariri eragiten die zuzenean, euskarazko kazetaritza horietako bat izanda.
Argi dago ez direla sententzia eta tendentzia isolatuak, hizkuntza politikoa aurrerakoiak mugatu eta hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra da. Gertakari guztiek elementu bera dute: erderaren nagusitasuna ezarri eta gure oinarrizko eskubideak kaltetuak eta baztertuak izatea.
Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten dugun pertsona eta kolektibo guztiei deia egiten die oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera. Tokiz toki eta sektorez sektore eragiten digun arazo transbertsala dugu euskararen auzia
Guztion indarra beharko dugu herritar guztion eskubideen aldeko erantzun sendoa eman eta oldarraldia gelditzeko. Hortaz, IRUTXULOKO HITZAk bat egiten du larunbat honetan, arratsaldeko bostetan, Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioarekin.