Irutxuloko Hitzak saria emango du Kapelaren ibilbidean!
Iazko gisan, aurten ere IRUTXULOKO HITZAk saria emango dio kapel guztien artean Euskal kulturaren ordezkari onenari. Beraz, hasi zuen diseinuak prestatzen, ekainaren 2an saria eskuratu ahal izateko.
Kapelaren ibilbidea antolatu dute San Martin auzo elkarteko kideek, bigarrenez, ekainaren 2rako. Iaz bezala, aurten ere buruan zerbait jantzi eta elkarrekin ibilbide bat egitera gonbidatu nahi dituzte donostiarrak, “auzoko kaleak berpizteko asmoz”. Horretarako, Miramar jauregian elkartuko dira 10:30ean, eta hortik aurrera, programazio zabala prestatu du auzo elkarteak.
12:00etan emango diote hasiera ibilbideari, eta Kontxako pasealekuan zehar joango dira. 13:00ean, sari banaketa egingo dute Manterola kalean, eta ondoren, Txapela pintxoaren ibilbidearekin gozatuko dute eguerdiaz. 14:00etan, Dj saioa izango da Manterola kalean, eta 17:00etan, kontzertua izango da Lobo tabernan, arratsaldea girotzeko. Hala ere, oraindik “sopresa handiak” dituztela ziurtatu du auzo elkarteak, eta donostiar oro gonbidatu dute ekitaldi honetan parte hartzera.
Kapelaren ibilbidea New Yorken duela 100 baino gehiago hasi ziren egiten, Pazko asteko igandean. Duela hogei urte inguru Bartzelonara eraman zuten Espainiako kapelgintzaren elkarteko Nina Pawlowsky eta Cristina de Pradaren eskutik, eta iaz Donostiara iritsi zen, “luzarorako”. Iaz, egitasmo honen inguruko erreportajea egin zuen hedabide honek eta hemen duzue ikusgai.
Bide batez, iazko argazkien bilduma eta bideoa ere ikus ditzakezue.