IRUTXULOKO HITZAren arraun porrak baditu irabazleak
Kontxako Bandera dela eta, arraun porra antolatu du Irutxuloko Hitzak. Emakumezkoen eta gizonezkoen sailkapena asmatu dutenen artean, sari ederrak zozkatu ditu, baita parte hartzaile guztien artean ere. Dagoeneko badakizkigu irabazleen izenak.
Nesken sailkapen orokorrean, apustu gehienak Orio eta Donostiarra Arraun Taldearen artean egon dira bananduta. Mutilen sailkapenean berriz, apustu gehienak Hondarribia Arraun Elkartearen aldekoak izan dira.
Guztira hemeretzi pertsonek asmatu dute aurtengo Kontxako Banderaren sailkapena. Zorionak! Haien artean zozkatu ditugu arraun porraren sari nagusiak.
Irabazleak:
Egiako Ohiana Agirre Gartziak irabazi du Leku Eder Hotelean gau bateko egonaldia eta gosaria bi pertsonarentzat.
Lizeaga Sagardotegian bi pertsonarentzako otordua, Groseko Unai Escribano Aranbarrik dastatuko du.
Nahiz eta sailkapena ez asmatu, IRUTXULOKO HITZAk baditu parte hartzaileen artean banatzeko sariak ere. Hona hemen sari eder hauen irabazleak:
– Go Local taldeak bizikleta elektrikoan hiru orduz ibiltzeko 6 lagunentzako antolatutako txangoa Teresa Urzainki Alegrek (Miramon- Zorroaga) irabazi du.
– Arrauning taldeak antolatutako kanoan arraunean Urumea ezagutzeko 4 lagunentzako txangoa Pello Galarraga Trekuk (Igeldo) irabazi du.
IRUTXULOKO HITZA jarriko da harremanetan saridun guztiekin, saria nola eskuratu azaltzeko eta beharrezko informazio guztia emateko.
Zorionak irabazle guztiei eta mila esker porran parte hartu duzuen guztioi!