Irutxuloko Hitza

'Jar dezagun teknologia euskaldunon alde' kanpainan parte hartu dugu

Euskararen egunaren harira, Donostiako Udalak teknologia euskalduntzea helburu duen kanpainaren partaide izan gara.

Kanpainaren barruan, herritarrei hiru urrats egiteko eskatzen ari dira: telefono mugikorra euskaraz konfiguratzea, nabigatzaileak euskaraz konfiguratzea eta ahotsak euskaraz grabatzea, datu base handi batean sartzeko.

Grabazioak Gaitu.eus webgunean gordeko dituzte, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak abiatutako Gaitu kanpainaren harira sortutako webgunean. Eremu digitalean euskararen presentzia handitzea du helburu kanpaina horrek.