Kudeaketa Aurreratuaren formakuntzan murgilduta gaude
EUSKALIT erakundearen eskutik, Kudeaketa Aurreratuaren inguruko formakuntza jasotzen ari gara, hainbat tokiko hedabiderekin batera. Lehiakortasunean beharrezkoak diren hobekuntzak bilatzeko bidean, enpresak orientatzea du helburu, azken hamarkadotan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa kontzeptuak bateratuta: ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste.
Eibarko Eta Kitto! euskara elkartearen eta tokiko hedabidearen egoitzetan izan genuen pasa den ostiralean formakuntza saioa. Urte amaieran, ondo bidean, Kudeaketa Aurreratuaren diploma jasotzeko kanpo kontrastea egin eta Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko kide bilakatuko gara gure proiektuari gorputza eta sendotasun estrategikoa emanik.