Lortu Kutixik jaialdirako sarrera bikoitza!
Irakurle eta harpidedunen artean Kutixik jaialdirako sarrera bikoitza zozkatuko dugu. Azaroaren 4an izango da jaialdia, Intxaurrondoko kultur etxean.
Azaroaren 4an arituko dira kolektiboko Pelax eta Nakar talde donostiarrak eta Ginger zarauztarren punk feminista. Aurten kanpoko gonbidatuak honakoak izango dira: Peio Erramousperen kraut synth-popa oinarri duen Haira proiektua, eta Mungiatik datorren TOC taldearen rock malenkoniatsua.
IRABAZLEA: Leire Rodriguez Zubiaurre