Irutxuloko Hitza

Martxan da IRUTXULOKO HITZAREN ARRAUN PORRA

Kontxako Bandera dela eta, atal berezi bat sortu du Irutxuloko Hitzak wegune nagusian. Bertan, 2020ko estropadei buruzko albisteak, argazkiak, traineruak eta porra aurki daitezke.

IRUTXULOKO HITZAREN ARRAUN PORRA

Porrak irailaren 9tik 12ra, larunbata, iraungo du. Emakumezkoen eta gizonezkoen sailkapen osoa asmatzen dutenen artean, hau da, hamasei postuak, Getaria Apartamentuetan gau baterako egonaldia, Portuetxe Jatetxean otordu bat eta Fliyschera itsasontzira joateko bisita gidatua zozkatuko dira.


Bestetik, parte hartzaile guztien artean, Iztueta produktuen saski bat, Begi Bistan taldeak antolatutako Oria ibaiaren jaitsiera kayakean eta Arrauning taldeak antolatutako Urumea ibaian txangoa zozkatuko dira.


Parte hartzeko emakumezkoen eta gizonezkoen sailkapena ordenatu eta datuak bidali behar dira hurrengo estekan.


Ea nork asmatzen duen. Zorte on guztioi!