Irutxuloko Hitza

Ongi etorri, GUKA!

guka_1jpg

Urola Kosta eskualdeko zazpi hedabideak batu eta GUKA marka bateratua aurkeztu dute Azpeitian. Azpeitiko Uztarria-k, Azkoitiko Maxixatzen-ek, Zumaiako Baleike-k, Zarauzko Hitza-k, Orio eta Aiako Karkara-k, Urola Kostako Hitza-k eta Erlo Telebista-k osatutako Urolako Komunikazio Taldeak bost urte iraun duen planifikazio estrategikoaren emaitzak plazaratu ditu Azpeitiko Basazabal jauregian. Hiru hanka izango ditu Guka estrategiak: marka eraldaketa, eskaintza berria, eta kidetzeko formula berria.

Bertan izan da IRUTXULOKO HITZAKO ordezkaritza euskarazko tokiko komunikabideen indarberritze honen erakusleihoan. Egun bizi dugun erritmo azkarrak eta berehalakotasunean gelditu eta eskualdeko herritarrei euskaraz informatu ahal izateko eskaintza sendotuko du GUKA proiektuak, eta gu bidelagun izango gaituzue. Ongi etorri, beraz, GUKA egitasmoari!