Irutxuloko Hitza

San Sebastian eguneko gida argitaratu du IRUTXULOKO HITZAk

Bertan, danborraden ordutegiak auzoz auzo bilduta izango dituzu.

Bi urte eta gero, San Sebastian eguna indartsu itzuliko da. Normaltasunez aterako dira haurren eta helduen danborradak, eta festa giroa izango da nagusi.

San Sebastian egunean asko eta asko izaten dira hirian barrena ibiltzen diren danborraden konpainiak. Aurten, guztira, helduen 158 danborrada eta haurren 47 danborrada aterako dira kalera, eta guztien ordutegiak jaso ditugu gida batean.

Gida etxean jasoko dute IRUTXULOKO HITZAko harpidedun guztiek, eta, horretaz gain, banaketa berezia egingo dugu. Iragarkia jarri duten establezimenduetan egongo dira gidak, eta urtarrilaren 18an eta 19an, San Sebastian egunaren bezperan, banaketa berezia egingo dugu, Erdialdean eta Parte Zaharrean.

Deskargatu gida hemen.

 

Irutxulo.hitza.eus webgunean San Sebastian eguneko atal berezia jarri dugu martxan, non San Sebastian eguneko argazki eta bideo bildumak eta ‘Zenbat dakizu San Sebastian egunari buruz?’ jokoa aurkituko dituzun.