Irutxuloko Hitza

Zenbat dakizu San Sebastian egunari buruz?

San Sebastian eguna dela eta, galdera sorta bat prestatu dugu, Donostiarrontzat hain berezia den egun honi buruz zenbat dakizun erakusteko.

Jokoan parte hartzeko epeak urtarrilaren 14tik 21era, osteguna, 13:00a arte iraungo du. Galderak erantzuten badituzu, zuzenean zozketan sartuko zara. Ez dira erantzun guztiak asmatu behar zozketan sartzeko, garrantzitsuena jokoan parte hartzea da.

Hain zuzen, SSirimiri lurrina, BOGA gargardoaren “Opari pack”-a, Madamar “Punk” garagardo sorta eta La Perlako talaso zirkuitu bat bi pertsonarentzat zozkatuko ditugu parte hartzaile guztien artean.

Ausartzen zara zure burua neurtzera eta San Sebastian egunaz zenbat dakizun erakustera?

Jokoan parte hartzeko, hurrengo estekan egin behar duzu.

Zorte on guztioi!