Irutxuloko Hitza

'Zenbat dakizu San Sebastian egunari buruz?' jokoa martxan da!

Hemen duzu IRUTXULOKO HITZAk antolatu duen joko berria. Aurten ere, San Sebastian egunari buruzko zortzi galdera prestatu ditugu, donostiarrontzat hain berezia den egun honi buruz zenbat dakizun neurtzeko, eta, bide batez, gauza berriak ikasteko.

Galderak erantzuten badituzu, zuzenean zozketa batean sartuko zara, eta sari hauek irabazi ditzakezu:

  • Errigorako produktuen saskia.
  • Gross Brewery garagardoen 16 aleko kaxa.
  • Elkar argitaletxeko liburu sorta.
  • Yoga klase bat Yoga Shala Donostian

Ez dira erantzun guztiak asmatu behar zozketan sartzeko, garrantzitsuena jokoan parte hartzea da!

Parte hartzeko epea: urtarrilaren 15etik urtarrilaren 22ra.

Animo eta zorte on!

PARTE HARTU HEMEN