Irutxuloko Hitza

'Zenbat dakizu San Sebastian egunari buruz?' jokoak baditu irabazleak!

Urtero bezela, Irutxuloko Hitzak San Sebastian egunari buruz dugun ezagutza neurtzeko jokoa egin du, eta horrekin batera, zozketa ederrak egin ditu hartzaileen artean. Pertsona askok hartu dute parte zozketan, eta dagoeneko badakizkigu irabazleeen izenak!

  • Errigorako produktu ekologikoen saskia. Leire Elices Balda (Gros).
  • SSirimiri lurrina. Eduardo Zatarain (Igeldo).
  • Elkar argitaletxearen liburu sorta. Txomin Jimenez Vazquez (Añorga).
  • IRUTXULOKO HITZAren kamiseta. Ander Murua Agiriano (Parte Zaharra).

Zorionak irabazle guztiei! HITZA zuekin jarriko da harremanetan saria nola eskuratu azaltzeko.

Zenbat urte beteko ditu aurten San Sebastian egunak?

San Sebastian egunak 425. urteurrena egiten du aurten. Danborradek ez, danborradena askoz beranduago abiatu zen. Hala kontatzen du 425 elkarteak urtarrila hasieran argitaratu zuen liburuan. Honen inguruan albistea egin genuen IRUTXULOKO HITZAn.

Zer gertatu zen 1930. urteko danborradan?

425 elkarteak San Sebastian egunaren inguruan argitaratutako liburuan hainbat bitxikiera kontatzen dira. Adibidez, 1930ean txandakako alkateak (Jose Antonio Beguiristain) gaueko danborradak debekatu zituela eta antolatu zen zalaparta kontatzen du. Bitxikeria gehiago eta San Sebastian eguneko historia hobeto ezagutu nahi badituzu, Irutxuloko Hitzan kontatzen dizugu non eskuratu dezakezun liburua.

Nork idatzi zuen San Sebastian eguneko martxa?

139 urte bete dira  Serafin Barojak donostiarrok ezagutzen dugun abestiaren hitzak sortu zituenetik: San Sebastian martxa. Raimundo Sarriegik konposatutako doinuari jarri zion letra.

Serafin Barojak idatzitako testuak, 1884ko urtarrilaren 10ean argitaratu ziren lehen aldiz, Donostiako El Urumea egunkarian.

Serafin Baroja, estuki lotuta egon zen Donostiara bere bizitza osoan zehar. Lanbidez, ingeniaria zen, baina baita kazetaria, idazlea eta poeta ere.

Iturria: Auñamendiko Euskal Entziklopedia.

Zer behar da danborradaren konpainia ofizial bat sortzeko?

Donostian finkatutako ongintza, kultura, kirol, gastronomia edo dibertimenduzko elkarte batek babestu behar du danborrada bakoitza. Gaur egun, Danborradarekin lotutako sozietate hori legez ezarrita egotea eskatzen da.

Haur danborradaren karrozako zein pertsonaia irudikatzen da argazkian?

Palafrezainak, garai batean, zaldia bridatik helduta zeraman morroia ziren. Terminoa «palafre» hitzetik dator, nagusia zaldi gainean zihoanean morroiak muntatu ohi zuen zaldi mantso mota bat zen. Figura hau irudikatzen dute haurren danborradaren karrozarekin batera doazen gaztetxoek.

Nola du izena urketariek daramaten instrumentuak?

Urketariek daramaten danborra suila da. Suila metalezko eraztunez sendotutako egurrezko kubo bat da, oinarrian ahoan baino zabalagoa.

Zer gertakari historiko izan zen 2022ko San Sebastian egunean?

San Sebastian eguna historikoa izan zen 2022an: ez zen bandera igoerarik eta jaitsierarik izan Konstituzio plazan, eta helduen danborradak ez ziren kalera atera. Hala ere, Donostian ez ziren danbor hotsak falta izan, haur danborrada bost gunetan banatu baitzuten, Alderdi Ederren egin ordez. Ordea, beste arrazoi batengatik ere historikoa izan zen, haur danborradan bi mutil kantineraz atera baitziren, lehenengo aldiz. Jakintza Ikastola izan zen pausoa eman zuena.

Argazkia: Nerea Lizarralde.

Zer egin dute aurten San Sebastian egunaren inguruan?

San Sebastian egunak 425. urteurrena egiten du aurten. Danborradek ez, danborradena askoz beranduago abiatu zen. Hala kontatzen du 425 elkarteak gaur argitaratu duen liburuan. Liburuaren aurkezpenaren inguruko albistea irakurri dezakezu IRUTXULOKO HITZAn.

Zein auzokoak izango dira aurtengo San Sebastian egunean aterako diren konpainia gehienak?

Auzo bakoitzetik, konpainia kopuru hau atera da 2022an:

–             Erdialdea: 31
–              Gros: 25
–              Antigua: 27
–              Parte Zaharra: 23
–              Amara – Morlans – Loiolako Erribera: 22
–              Altza – Bidebieta – Intxaurrondo: 19
–              Egia – Loiola- Martutene: 10

Zein da abesti honen izena?

‘Polka’ izena du jokoan proposatu dugun abestiak.

Zein da haurren konpainia hau?

Argazkia: Donostia Kultura.

Argazkian agertzen diren haurrak Gaztelubide Txiki konpainiakoak dira. Jantzi hauen bitartez, danborradaren hastapenetako haurren janzkerari egin nahi diote erreferentzia.

Noiz sortu zen soilik emakumez osatuta dagoen Anastasio konpainia?

1980an bihurtu zen Kresala danborradako lehen konpainia mistoa, baina beste 18 urte itxaron behar izan ziren urtarrilaren 20ko festak emakumez osatutako bere lehen danborrada izan zezan, 1998ra arte, alegia. Aurten beraz, 25 urte bete ditu Anastasio konpainiak eta honen harira egin zioten omenaldiaren berri eman genuen IRUTXULOKO HITZAn.

Anastasio_omenaldia

(Argazkia: Anastasio danborrada)

Nork jasoko du aurten Urrezko Danborra?

Javier Cogorro enpresariak jaso du auten Urrezko Danborra. Garcia bioteknologiaren arloan 35 urte baino gehiagoko esperientzia duen ekintzaile eta inbertitzailea da. Viralgen Vector Core-ko burua da, bektore biralen fabrikazioan zentratutako nazioarteko lehen mailako enpresa. Biozientzietan eta bioteknologian espezializatuta dago, eta arrisku-kapitaleko Columbus Venture Partners fondoaren sortzailea eta zuzendaria da. Albistea osorik IRUTXULOKO HITZAn irakurri dezakezu.

Urrezko Danborra 2023

Javier Garcia Cogorro Urrezko Danborra eskuetan duela. (Argazkia: Donostiako Udala)

Zenbat konpainiak desfilatuko dute aurten lehen aldiz?

Zortzi dira aurten lehen aldiz desfilatu duten danborradak: helduen zazpi eta haur danborrada bat. IRUTXULOKO HITZAn irakurri dezakezu albistea osorik.

Zein danborradak jotzen du Urumearen ondoan modu ez ofizialean?

San Sebastian eguna hasi orduko, asko dira danbor eta upel hotsak astintzen dituzten danborradak. Horietako asko hiriaren egitarau ofizialaren parte dira. Aldiz, badira beste batzuk bereziak eta bereizgarriak. Horietako bat da Ur Kirolak itsas kirol elkartearen danborrada. Loiolan, Urumea ibaiaren alboan, duten egoitzan jotzen dute San Sebastian eguna hasi orduko. Jarraitu irakurtzen hemen.

UrKirolak

(Argazkia: Xabier Goienetxea)