Irutxuloko Hitza

'Berritu apalak' jokoak baditu irabazleak!

Aurtengo liburuaren eguna ospatzeko, Irutxuloko Hitzak Donostiarekin lotutako idazle eta liburuei buruzko jokoa egin du, eta horrekin batera, zozketa ederrak egin ditu hartzaileen artean. Pertsona askok hartu dute parte zozketan, eta dagoeneko badakizkigu irabazleeen izenak!

  • Erein argitaletxeko liburu-sorta: Ander Urdapilleta eta Julen Loiola.
  • Ibaizabal argitaletxeko liburu-sorta: Xabier Urruxulegi eta Angel Aldarondo.
  • Elkar argitaletxeko liburu-sorta: Josebe Amondarain eta Beñat Gaztelumendi.
  • Alaia argitaletxeko liburu-sorta: Jon Zendoia eta Peio Zulaica.
  • Igela argitaletxeko liburu-sorta: Aitziber Montes eta Miren Gortazar.

Zorionak irabazle guztiei! HITZA zuekin jarriko da harremanetan saria nola eskuratu azaltzeko.

 

Ze auzotakoa da Arantxa Urretabizkaia?

Egia.

Zer literatura genero erabiltzen du, batez ere, Iban Zalduak?

Ipuinak.

Nork idatzi zuen Martutene liburua?

Ramon Saizarbitoriak.

Nola deitzen da Toti Martinez de Lezeak 1813ko abuztuaren 31n Donostian gertatutakoari buruz idatzitako liburua?

Bretxa

Nola deitzen da Harkaitz Canok, beste idazle batzuekin batera, 1993an sortutako kolektiboa?

Lubaki Banda.

“Amona eta beste hamar” liburuan, Ander Izagirrek ze estadiori buruz hitz egiten du?

Atotxa.

Non gertatzen da Ramon Saizarbitoriaren “Ehun metro” eleberria?

Parte zaharrean.

“Lasai ez da ezer gertatzen” liburuan, zenbat mikroipuin idatzi ditu Ana Malagonek?

  1.  

Nola deitzen dira Aritz Gorrotxategik, 2008tik aurrera, urtero antolatzen dituen jardunaldiak?

Poesia eta pentsamendua.

Nori eman zion Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduzko Domina 2004ean?.

Mariasun Landari.

Nork esan zuen: “Idazten baldin badut, neurri handi batean, kultura gutxitu edo minorizatu batean borroka egin beharra egokitu zaidalako da. Bestela, ez nukeen idatziko, seguru asko”?

Ramon Saizarbitoriak.

Ze udalerritan oinarritu zen Dolores Redondo donostiarra bere trilogia ospetsuena idazteko??

Baztan.

Miguel Sánchez-Ostizek Donostiako taberna bat erabili zuen bere eleberria izendatzeko:

Tanger Bar.

Nola deitzen da Ibon Martinezen ipuinetako protagonista?

Onin.

Ramon Saizarbitoriaren “Rossetti-ren obsesioa” liburuan, protagonistak bi emakume ezagutzen ditu. Nola deitzen dira?

Victoria eta Eugenia.