Irutxuloko Hitza

Zenbat dakizu San Sebastian egunari buruz?

San Sebastian eguna dela eta, galdera sorta bat prestatu dugu, Donostiarrontzat hain berezia den egun honi buruz zenbat dakizu egiaztatzeko.

ss jokoa

Jokoak urtarrilaren 15etik 21era, osteguna, iraungo du. Galderak erantzuten badituzu, zuzenean zozketan sartuko zara. Ez dira erantzun guztiak asmatu behar zozketan sartzeko; izan ere, garrantzitsuena jokoan parte hartzea da.

Hain zuzen, Mahala saski bat, Iztueta saski bat, Errigora saski bat, Otsaihen garagardoaren bi kaxa, eta La Perlako talaso zirkuitu bat bi pertsonarentzat zozkatuko ditugu parte hartzaile guztien artean.

Ausartzen zara zure burua neurtzera eta San Sebastian egunaz zenbat dakizun erakustera?

Galderak erantzuteko hurrengo estekan egin behar duzu.

Zorte on guztioi!