Irutxuloko Hitza

Zenbateraino ezagutzen duzu Donostia? jokoak baditu irabazleak

Hirugarren urtez, IRUTXULOKO HITZAk Donostiari buruzko galdera sorta biltzen duen jokoa antolatu du. Hiria zenbat ezagutzen dugun neurtzeko, eta bide batez, zerbait berria ikasteko.

Jokoan parte hartu dutenen artean, bi zozketa egin ditugu, eta dagoeneko, ezagutzen ditugu irabazleen izenak.

Errigorako produktu ekologikoen saskia: Eugenio Irastorza.

Boga garagardoaren opari sorta: Begoña Arizkorreta.

Zorionak!

Hona hemen galderak eta erantzun zuzenak. Ziur zerbait berria ikasi duzula!

Mila esker jokoan parte hartu duzuen guztioi. Laster izango gara zuekin sari eta zozketa berezi gehiagorekin.

Non ospatzen dira San Festo jaiak?

San Festo jaiak Loiolako Erriberak  auzoan ospatzen dira irailean. Aurten, irailaren  16tik 18ra egingo dira.

Zerutik begiratuz gero, plaza honetan Hartz Handia konstelazioa ikus daiteke. Zein auzotan dago kokatuta?

Julio Caro Baroja plaza.

Julio Caro Baroja plaza Antigua auzoan kokatuta dago. Plazan dauden farolek ezohiko antolamendua dutela ohartu zara inoiz? Bada, farolek Hartz Handia konstelazioaren figuraren errepresentazioa osatzen dutelako banatzen dira horrela plazan. Farolak koloreetakoak dira eta bakoitzak konstelazioko izar baten izena du (Dubhe, Merak, Phecda, Megrez, Allioth, Mizar, Alcar eta Alkaid.) Plazaren albo batean obraren azalpena jasotzen duen plaka bat aurki daiteke:

‘Hartz Handia’ obraren plaka.

Plaka horretan ikus daiteke nola egituratzen den Hartz Nagusia Julio Caro Baroja plazan, baina ez da plazako astronomiaren erreferentzia bakarra. Lurrean kolore desberdinetako lerro markatuak daude, beste izar eta konstelazio batzuen ibilbideak erakusten dituztenak.

Emakumeen ligan, talde donostiar batek irabazi zuen pasa den denboraldiko kopa. Zein kiroletan?

Izotz hockey ligan garaile atera ziren pasa den martxoan Txuri Urdinen emakumezkoen taldea.

Txapeldunak_Majadahonda

Txuri Urdineko jokalariak eta teknikariak ligako koparekin, Majadahondari irabazi ondoren. (Argazkia: RFEDH)

Irutxuloko Hitzan Naroa Ruiz de Galarreta, Sara Irizar eta Eva Aizpurua Txuri Urdineko jokalariei elkarrizketa egin genien. Hemen irakurri dezakezu.Zein da Donostian eraiki zen harrizko lehen zubia?

Askatasunaren hiribidea eta Mirakruz kalea lotzen dituen Santa Katalina zubia hiriko harrizko lehenengoa da. Hasieran egurrezkoa zen, ordea, eta hainbat aldiz berreraiki ostean, 1872an inauguratu zuten harrizkoa.

Santa Katalina zubia

Santa Katalina zubia. (Argazkia: Kutxateka)

Nola du izena Igeldoko pertsonaia honek?

Ttontorro du izena, eta Igeldoko San Pedro jaien protagonista da.

San Pedro (ekaina amaieran egiten dira) jaiei hasiera emateko Ttonttorroren igoera egiteko biltzen dira igeldotarrak. Ttonttorro txikiren igoera ere egiten dute umeek.

Non dago Patxillardegi baserria?

Patxillardegi baserria Donostiako Loiola auzoan dagoen baserria da, XVI. mendean eraikia eta XVIII.ean eraldatua. Donostiatik Hernanirako bide ertzean kokatua dago, Urumea ibaiaren ezkerraldean.

1998ko uztailaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Patxillardegi baserria, Loiola auzoan. (Argazkia: Josu Iñigo Etxabe)

Zer irudikatzen dute Donostiako Aste Nagusiko buruhandiek?

Donostiako buruhandiek Donostian urte osoan zehar ospatzen diren jaiak irudikatzen dituzte: San Sebastian eguna, Kaldereroak, Inude eta artzainak, Inauteriak, Aste Nagusia eta San Tomas.

Erraldaoi eta Buruhandien udal konpartsak buruhandi bat gehiago izango du

Erraldoi eta Buruhandien Udal konpartsa. (Argazkia: Malen Aldalur)

Nola zuen izena 1980ko hamarkadan Donostian sortutako musika talde honek?

1980ko hamarkadan, talde bitxi bat sortu zen Amaran. Speed musika taldearen inguruan sortu zen, erdi brometan erdi benetan. Bere izena, Gamberros Unidos. Donostiar askori, bereziki 1980ko hamarkadan gazteak zirenei, ezaguna egingo zaie, segur aski. Ordea, askorentzat ez da ezaguna izango, eta ezagutzea merezi du.

Talde hau gehiago ezagutu nahi baduzu, Irutxuloko Hitzan irakurri  dezakezu artikulua osorik.

Gamberros_Unidos

Amarako Gamberros Unidos taldeko kideak mozorrotuta joaten ziren beti. (Argazkia: Gamberros Unidos)

Arrano Etxea Igeldon animaliak artatzen zituen zentroa izan da 2022ko martxora arte. Non eskaintzen dute orain zerbitzu hori?

Azken 36 urteotan, astean zazpi egunez eta egunean 24 orduz, Joxean Albisu eta Mertxe Garcia senar-emazteek animaliak artatu dituzte Arrano Etxean, euren bizimodua izan den lan nekaezin batean. Bertan, mota askotariko animaliak izan dituzte: hegazti harrapariak, saiak, belatz handiak, loroak, ninfak, perikitoak, agaporniak, txolarreak, jendearen kaioletatik ihes egiten duten txoriak, sugeak, saguzarrak, armiarmak, izurde bat, bi lehoi, Gibraltargo tximuak, titi pigmeoak, Asiako tximu handi bat…

Orain, merezitako erretiroa hartzeko garaia heldu zaie, eta Urnietako zentro berri batek hartu du erreleboa.

Gehiago jakin nahi baduzu, Irutxuloko Hitzak arrano etxeari buruz egindako erreportaje irakurri dezakezu: Arrano Etxea, animalia guztien etxea.

Igeldoko_Arrano_Etxea(1)

Arrano Etxea, Igeldoko Agiti bidean. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Nork jaso du aurten Urrezko Danborra?

Esther Ferrer artistak jaso du aurten Urrezko Danborra. Bere ibilbide artistikoa saritu zuen Udalak urtarrilaren 20an.

 Esther Ferrer Diziplina desberdinak landu ditu 1937an Donostian jaio eta egun Parisen bizi den artistak. Performance art izeneko jarduera artistikoan Europako artista onenetako bat da.

Ferrerek ez zuen Urrezko Danborra Donostian jaso, Parisen jaso zuen. Bere osasun egoera zela eta, Eneko Goia Parisera joan zen artistari saria aurrez aurre emateko.

Zein auzokoak dira erraldoi hauek?

Erraldoi hauek Grosekoak dira.

Aker eta Sorgiña erraldoiak dira. Zipotz jaien batzordeak 2015ean estreinatu zituen eta ordutik, urtero Groseko kaleetan barrena ibiltzen dira jai giroa zabaltzen.

Jai_herrikoien_kalejira01

(Argazkia: Groseko Jai Batzordea)

Antzina, non harrapatzen zituzten angulak donostiarrek?

Galdera honek zalantza gehien sortu dituena da. Gehienek Grosen jasotzen zituztela erantzun duzue, baina Donostiarrek Anoeta inguruan harrapatzen zituzten angulak!

Anoeta ingurua padura bat zen, eta Urumearen ibaiadar bat jaisten zen Miramondik beheraino, egun Belodromoa dagoen ingururaino, hain zuzen. Angulak eta guzti arrantzatzen omen zituzten ibaiadar horretan.

Gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen.

Anoetako Kirol Hiria, 1950eko hamarkadan. Ezkerraldean, Uralde baserria. (Argazkia: Paco Mari / Kutxateka)

Anoetako Kirol Hiria, 1950eko hamarkadan. Ezkerraldean, Uralde baserria. (Argazkia: Paco Mari / Kutxateka)

Zenbat urte bete ditu aurten Doka Kafe Antzokiak?

Antiguako Doka aretoak hamabost urte bete ditu aurten.

Maiatzean eta ekainean ondo ospatu zuten eta hainbat ekintza antolatu zituzten urteurrena ospatzeko: pilota jaialdia Oinatz Bengoetxearekin, bertsolaritza eta musika ekitaldiak, bakarrizketak, eta abar.

Irutxuloko Hitzak Mikel Romani, Dokako arduradunari, egindako elkarrizketa hemen irakurri dezakezu.

Zer txapelketa mota antolatzen zituen Fortuna Klubak kaian XX. mendearen hasieran?

Garai batean, Fortuna kirol elkarteak antolatuta, igeriketa txapelketak egiten zituzten Donostiako kaian, eta jende ugari joaten zen ikustera. Izan ere, igeriketaz beraz gain, tranpolinetik ere salto egiten zuten, eta ikusgarria izan ohi zen.

igeriketa2

Igerilari bat tranpolinetik salto egiten, 1943ko Kaiko Zeharkaldian, kaian bildutako herritarren begiradapean. (Argazkia: Pascual Marin/Kutxateka)

Non dago Donostiako txoko hau?

Txoko hau Egiako Gabriel Aresti pasealekuan dago, Polloe hilerriaren parean. Intxaurrondotik Egiara paseoan jaisten bazara, Donostiako txoko berezi hau ikusteko aukera izango duzu.

Gabriel Aresti pasealekua.