Irutxuloko Hitza

'Zenbateraino ezagutzen duzu Donostia?' jokoak badu irabazlea

morlansko gas biltegia

Irutxuloko Hitzak zozketa berezi bat egin du: bi pertsonarentzako egonaldi bat Aire de Bardenas Hotelean. Pertsona askok hartu dute parte zozketan, eta dagoeneko badakigu irabazlearen izena.

Olaia Jauregi Izagirre izan da sariduna. Zorionak, Olaia!

Zozketan parte hartzeko, partaideei joko bat proposatu genien, eta bertan Donostia zenbat ezagutzen zuten erakusteko aukera zuten.

Jokoa 15 galderek osatzen zuten, eta erantzun zuzena emateko, hiru aukera eman genituen. Hona hemen galderak eta erantzun zuzenak.

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi. Laster izango gara zuekin sari eta zozketa berezi gehiagorekin.

1-Non ospatzen dira Jolastokietako Jaiak?

Altzan. Jolastokietako auzuneak bere jaiak ospatzen ditu, ekitaldi eta emanaldi herrikoiekin.

2-Donostiako zein pertsonaia jaio zen duela 190 urte?

Indalezio Bizkarrondo Ureña, Bilintx. 1831ko apirilaren 30ean jaio zen Donostian.

3- Zein auzotan dago kokatua argazkian azaltzen den eraikina?

morlansko gas biltegia

Morlansen dago. Irudian gas fabrika zaharraren biltegia agertzen da. Hasiera batean San Bartolomeko muinoan izan zen gas fabrika, baina gerora Morlansera lekualdatu zuten.

4- Zein film saritu zuten Irizar Sariarekin 2020ko Zinemaldian?

David Pérez Sañudo zuzendariaren Ane filma. Filmeko bi aktore nagusiak Goya sarietan saritu zituzten. Emakumezko aktore protagonistarik onenaren saria Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak, eta emakumezko aktore berririk onenarena, berriz, Jone Laspiur donostiarrak.

5- Zein arraun taldek irabazi ditu mutilen kategorian Kontxako bandera gehien?

Orioko taldeak. Kontxako Bandera gehien lortu duen arraun taldea taldea da, 34 hain zuzen ere, 32 gizonezkoek eta bi emakumezkoek. Aulki mugikorrean zein tostako arraunean aritzen da.

6- Donostiako zein kaletan dago pertsiana koloretsu hau?

Egiako Ametzagana kalea


Egiako Ametzagaña kalean. Irutxuloko Hitzaren erredakziora bidean ikusiko duzue!

7- Nor da Miren Lazkano?

Miren Lazkano Zuriarrain piraguista donostiarra da, eslalom modalitatean. Aurten Europako txapelketa irabazi du, eta azken Munduko Kopan hartu zuen parte, Pragan (Txekia). Europako txapeldunak ezin izan zuen finalera iritsi, eta txapelketako C-1 kategorian 28. geratu zen.

8- Donostiako zein auzotan bizi da jende gehien?

Amara Berrin: 30.504 biztanle ditu. Erdialdea eta Altza dira auzo jendetsuenak, hurrenez hurren. 188.095 biztanle ditu Donostiak.

9- Goruntz begiratzen badugu, zein auzotan ikus dezakegu irudi hau?

Antiguako tunela

 

Antiguako tunelean dago. 2016 urtean Itsas-Arte proiektua bilakatu zen, Victor Goikoetxea artistak egindakoa, Xabier Barrutieta arkitektoarekin elkarlanean.

10- Zein da gaur egun zutik mantentzen den pilotalekurik zaharrena?

Zubietako pilotalekua.

11- 1946. urtean Elbira Zipitria andereñoa bere etxean hasi zen eskolak ematen. Donostiako zein kaletan bizi zen?

Fermin Calbeton kalean. Europako korronte padagogiko berritzaileak inportatu eta euskaraz irakasten hasi zen Donostian Elbira Zipitria (Zumaia, 1906-Donostia, 1982), lehen andereñoa. Bidea zabaldu zuen, andereño gehiago hezi zituen eta klandestinitatean lan egin zuten beste ehun bat emakumekin batera, 1960ko hamarkadan sortzen hasi ziren ikastolen oinarria izan zen. Zipitriak berak Orixe ikastolaren sorreran hartu zuen parte eta bertan hartu zuen erretiroa.

12- Zein auzotan dago argazkian agertzen den eraikina?

Antiguako merkatu zaharra

Antiguako merkatu zaharra da.

13- Zein auzotan dago Lantxabe auzo elkartea?

Aieten.

14- Uliako mintegietan dauden ur-biltegien izenak zeintzuk dira?

Buskando eta Soroborda. Soroborda ur biltegia 1843. urtean eraiki zuten eta, hura txiki geratu zenean, Buskando eraiki zuten 1893. urtean, donostiarrak uraz hornitzeko. 1982. urtera arte erabili ziren eta udalak babestu egin zituen 2014ean.

15- Non dago Donostiako txoko hau?

Lorea

Lorean, Zarautz hiribideko etxebizitzen artean.