Hirugarren urtez, hemen duzu IRUTXULOKO HITZAk antolatu duen jokoa. Donostiari buruzko galdera sorta bat prestatu dugu, hiria zenbat ezagutzen duzun egiaztatzeko.
Galderak erantzuten badituzu, zuzenean ERRIGORAko produktu ekologikoen saski baten edo BOGA garagardoaren opari sorta baten zozketan sartuko zara. Ez dira erantzun guztiak asmatu behar zozketan sartzeko, izan ere, garrantzitsuena jokoan parte hartzea da!
Zozketa honetan parte hartzeko, adin nagusikoa izan behar da.
Parte hartzeko epea amaitu da.