Anari eta Aguxtin Alkhat abenduaren 2an Añorgan
Datorren abenduaren 2an, igandez hain zuzen ere, kontzertu berezia izango da Añorgan; Anari eta Aguxtin Alkhat taldeen emanaldia Añorgako Antxon Ayestaran Kultur Etxean ikusteko aukera. Zineko ateak 18:30etan zabalduko dira eta azken sarrerak eskuratzeko, Añorgako Jolas Etxea, Antiguako Doka, Lasarteko Furya Beltza eta Hernaniko Garinera bertaratu beharko da. Sarrera aurrez erosita, 8€ ordainduko da. Añorgako […]
Datorren abenduaren 2an, igandez hain zuzen ere, kontzertu berezia izango da Añorgan; Anari eta Aguxtin Alkhat taldeen emanaldia Añorgako Antxon Ayestaran Kultur Etxean ikusteko aukera.
Zineko ateak 18:30etan zabalduko dira eta azken sarrerak eskuratzeko, Añorgako Jolas Etxea, Antiguako Doka, Lasarteko Furya Beltza eta Hernaniko Garinera bertaratu beharko da. Sarrera aurrez erosita, 8€ ordainduko da. Añorgako bazkidea denak ordea, Elkarteko bulegora zuzendu eta 5 eurotan eskuratu ahal izango du. Kontzertuaren egunean bertan sarrerarik izango balitz, 10 euroren truke eskuratu ahal izango da.


