Bihartik aurrera eskuratu ahal izango da Añorgako urtekaria
Festen hasierarekin batera, urtero bezala, Añorgako urtekaria ere prestatu du AKKEk. Bihartik aurrera egongo da salgai Jolas Etxean 8€-tan. Elkarteko sailek eta auzoko eragileek ikasturteko errepasoa egingo dute bertan. Albisteak, argazki zaharra eta “ez niri adarrik jo” atal ezaguna ere ez dira faltako, eta Ion Agirretxe dantzariari egindako elkarrizketa eta klubaren 100. urteurrenari buruzko erreportaia […]
Festen hasierarekin batera, urtero bezala, Añorgako urtekaria ere prestatu du AKKEk. Bihartik aurrera egongo da salgai Jolas Etxean 8€-tan.
Elkarteko sailek eta auzoko eragileek ikasturteko errepasoa egingo dute bertan. Albisteak, argazki zaharra eta “ez niri adarrik jo” atal ezaguna ere ez dira faltako, eta Ion Agirretxe dantzariari egindako elkarrizketa eta klubaren 100. urteurrenari buruzko erreportaia ere izango dira irakurgai urtekarian.