AURKEZPENA SERGIO GARCÍA: GIPUZKOA. ILUSIOA. ANBIZIOA
Gaur goizean aurkeztu da Sergio Garcia Inveready Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile berria. Agerraldian José Luis Zubizarreta, “Xubi”, klubeko kirol zuzendaria ere izan da. “Xubi”-k azken urteetan egindako lana eskertu dio Mikel Odriozolari. Ondoren, Sergio Garciaren ibilbidea errepasatu du eta proiektuan sartzeko ilusioa adierazi du. Bestalde, Sergio Garciak eskerrak eman dizkio klubari berarengan jarritako konfiantzagatik. Babesleentzat eta erakundeentzat ere esker oneko hitzak izan ditu, proiektuari emandako babesagatik. Bere hitzaldian, “Gipuzkoa Basketen aire berri bat arnasten” dela adierazi du, eta mezu zuzena helarazi du: “Taldearen zentzua zaleak dira”. “Nire probintzia da, nire hiria da eta nire taldea da”, adierazi du. Horrela hasten da etapa berri bat, teknikariaren beraren hitzetan, hiru kontzeptu nagusirekin definitzen du: “Gipuzkoa, ilusioa eta anbizioa”.
La entrada AURKEZPENA SERGIO GARCÍA: GIPUZKOA. ILUSIOA. ANBIZIOA se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Gaur goizean aurkeztu da Sergio Garcia Inveready Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile berria. Agerraldian José Luis Zubizarreta, “Xubi”, klubeko kirol zuzendaria ere izan da.
“Xubi”-k azken urteetan egindako lana eskertu dio Mikel Odriozolari. Ondoren, Sergio Garciaren ibilbidea errepasatu du eta proiektuan sartzeko ilusioa adierazi du.
Bestalde, Sergio Garciak eskerrak eman dizkio klubari berarengan jarritako konfiantzagatik. Babesleentzat eta erakundeentzat ere esker oneko hitzak izan ditu, proiektuari emandako babesagatik. Bere hitzaldian, “Gipuzkoa Basketen aire berri bat arnasten” dela adierazi du, eta mezu zuzena helarazi du: “Taldearen zentzua zaleak dira”.
“Nire probintzia da, nire hiria da eta nire taldea da”, adierazi du. Horrela hasten da etapa berri bat, teknikariaren beraren hitzetan, hiru kontzeptu nagusirekin definitzen du: “Gipuzkoa, ilusioa eta anbizioa”.
La entrada AURKEZPENA SERGIO GARCÍA: GIPUZKOA. ILUSIOA. ANBIZIOA se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.