HARROTASUNA, LANA ETA TALDEA
Alimerka Oviedo Baloncesto eta Inveready Gipuzkoa Basket taldeen arteko Play-off serieko hirugarren partida jokatu da Oviedoko Kirol Jauregian. Azken emaitza talde asturiarraren aldeko 82-75ekoa izan da, talde gipuzkoarraren denboraldiari amaiera emanez. Gure taldeko jokalaririk baloratuena Manex Ansorregi izan da, 18 punturekin, 5 errebote guztira eta 23 puntuko balorazioarekin. Esteka honetan estatistikak ikus daitezke. Partidaren osteko prentsaurrekoan, Sergio Garciak honakoa adierazi du: “Oso harro nago talde honekin eta egin duen denboraldiarekin”. Partida honekin denboraldi honetan Inveready Gipuzkoa Basketek zaleen ilusioa piztu du berriz ere, Play-Offean kantxa faktorea alde eta azkenera arte lehiatuz. Bazkideek, zaleek, babesleek eta taldeari bide horretan lagundu dioten pertsona guztiek denboraldi osoan zehar emandako babesa eskertu nahi dugu klubetik. Eskerrik asko guztioi bihotzez. Datorren denboraldian saskibaloi gehiagorekin eta inoiz baino ilusio handiagoarekin ikusiko dugu elkar.
La entrada HARROTASUNA, LANA ETA TALDEA se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Alimerka Oviedo Baloncesto eta Inveready Gipuzkoa Basket taldeen arteko Play-off serieko hirugarren partida jokatu da Oviedoko Kirol Jauregian. Azken emaitza talde asturiarraren aldeko 82-75ekoa izan da, talde gipuzkoarraren denboraldiari amaiera emanez.
Gure taldeko jokalaririk baloratuena Manex Ansorregi izan da, 18 punturekin, 5 errebote guztira eta 23 puntuko balorazioarekin. Esteka honetan estatistikak ikus daitezke.
Partidaren osteko prentsaurrekoan, Sergio Garciak honakoa adierazi du: “Oso harro nago talde honekin eta egin duen denboraldiarekin”.
Partida honekin denboraldi honetan Inveready Gipuzkoa Basketek zaleen ilusioa piztu du berriz ere, Play-Offean kantxa faktorea alde eta azkenera arte lehiatuz. Bazkideek, zaleek, babesleek eta taldeari bide horretan lagundu dioten pertsona guztiek denboraldi osoan zehar emandako babesa eskertu nahi dugu klubetik.
Eskerrik asko guztioi bihotzez. Datorren denboraldian saskibaloi gehiagorekin eta inoiz baino ilusio handiagoarekin ikusiko dugu elkar.
La entrada HARROTASUNA, LANA ETA TALDEA se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.

