IERAI AIZPITARTEREN AURKEZPENA | “Pozik eta ilusionatuta”
Gaur goizean Ierai Aizpitarte aurkeztu da Inveready Gipuzkoa Basketeko jokalari berri gisa. Hiru denboraldirako kontratua sinatu du Ieraiek eta lehenengoa Iraurgi SBn jokatuko du utzita. Aurkezpenean Jose Luis Zubizarreta “Xubi”, Gipuzkoa Basketeko kirol zuzendaria, eta Ibon Guridi, Iraurgi SBko bere homologoa, izan dira. Ierai ilusioz beteta agertu da etapa berri honekin, eta bi klubei eskertu die aukera. Datorren denboraldian Urola Bailaran zein hurrengo bi denboraldietan buru-belarri arituko dela ziurtatu du, Gipuzkoa Basketen proiektuaren parte gisa. “Xubi”k, bere aldetik, klubaren egungo filosofia islatzen duten bi esaldirekin ireki du bere mintzaldia: “Gipuzkoa Basket Gipuzkoako saskibaloirako” eta “Astegunetan onenak izatea, asteburuan ahalik eta ondoen lehiatzeko”. Fitxaketa honek erabat bat dator ikuspegi horrekin eta klubaren helburuekin. Ibon Guridik positibotzat jo du akordioa eta Gipuzkoa Basketi konfiantza eskertu dio. Ierai bere jokalari garapenean ematen ari den urratsekin pozik dagoela nabarmendu du.
La entrada IERAI AIZPITARTEREN AURKEZPENA | “Pozik eta ilusionatuta” se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Gaur goizean Ierai Aizpitarte aurkeztu da Inveready Gipuzkoa Basketeko jokalari berri gisa. Hiru denboraldirako kontratua sinatu du Ieraiek eta lehenengoa Iraurgi SBn jokatuko du utzita.
Aurkezpenean Jose Luis Zubizarreta “Xubi”, Gipuzkoa Basketeko kirol zuzendaria, eta Ibon Guridi, Iraurgi SBko bere homologoa, izan dira.
Ierai ilusioz beteta agertu da etapa berri honekin, eta bi klubei eskertu die aukera. Datorren denboraldian Urola Bailaran zein hurrengo bi denboraldietan buru-belarri arituko dela ziurtatu du, Gipuzkoa Basketen proiektuaren parte gisa.
“Xubi”k, bere aldetik, klubaren egungo filosofia islatzen duten bi esaldirekin ireki du bere mintzaldia: “Gipuzkoa Basket Gipuzkoako saskibaloirako” eta “Astegunetan onenak izatea, asteburuan ahalik eta ondoen lehiatzeko”. Fitxaketa honek erabat bat dator ikuspegi horrekin eta klubaren helburuekin.
Ibon Guridik positibotzat jo du akordioa eta Gipuzkoa Basketi konfiantza eskertu dio. Ierai bere jokalari garapenean ematen ari den urratsekin pozik dagoela nabarmendu du.
La entrada IERAI AIZPITARTEREN AURKEZPENA | “Pozik eta ilusionatuta” se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.