PARTIDAREN AURRETIK PLAY OFF 1P | Onena hastear dago
Guuk Gipuzkoa Basketek ilusioz gainezka ekingo dio ostiral honetan Burgosen ACBra igotzeko play offetako kanporaketari. Tizona Burgosen aurka jokatuko dira partidak. Diego Ocampok zuzentzen duen taldeak liga erregularra bosgarren postuan amaitu du, 25 garaipen eta 9 porrotekin. Burgoseko koadroan Arnau Parrado nabarmentzen da 9.35eko balorazioarekin eta 10,65 punturekin partidako. Mario Saint Supery gaztea da beste erreferentzietako bat. 12,44ko balorazioa lortu du, batez beste, jokatu dituen 16 neurketetan. Atarikoan, Mikel ilusioz gainezka agertu da play offaren lehiarekin: “Play offean egotea zen denboraldiko helburua eta ilusioarekin gaude. Guk inposatu behar dugu zer egin behar dugun, eta horretarako ausartak izan behar dugu “. Aurkariari buruz honakoa esan du: “20. jardunaldiaz geroztik esan dut beraiek play offetan igotzen saiatuko direla, eta hori izango da euren helburua. Haiek duten punturik indartsuena eskuzabaltasuna da, denek egiten dituzte tokatzen zaizkien ahaleginak, eta hori oso argi dute. Haiek ere jokalariak erdi lesionatuta izango dituzte, baina pasatu nahi izango dute, eta gu prestatzen ari gara ostiralean irabazteko”. Klubak eta zaleek ilusioz gainezka egingo diete aurre partidei, izan ere, 100 zale gipuzkoar baino gehiago espero dira Plantion. Gainera, klubak autobus bat antolatu du, eta oraindik lekua dago horretarako. Taldeak emaitza ona lortzea espero du etxean jokatuko diren hurrengo bi partidei begira
La entrada PARTIDAREN AURRETIK PLAY OFF 1P | Onena hastear dago se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Guuk Gipuzkoa Basketek ilusioz gainezka ekingo dio ostiral honetan Burgosen ACBra igotzeko play offetako kanporaketari. Tizona Burgosen aurka jokatuko dira partidak.
Diego Ocampok zuzentzen duen taldeak liga erregularra bosgarren postuan amaitu du, 25 garaipen eta 9 porrotekin. Burgoseko koadroan Arnau Parrado nabarmentzen da 9.35eko balorazioarekin eta 10,65 punturekin partidako. Mario Saint Supery gaztea da beste erreferentzietako bat. 12,44ko balorazioa lortu du, batez beste, jokatu dituen 16 neurketetan.
Atarikoan, Mikel ilusioz gainezka agertu da play offaren lehiarekin: “Play offean egotea zen denboraldiko helburua eta ilusioarekin gaude. Guk inposatu behar dugu zer egin behar dugun, eta horretarako ausartak izan behar dugu “.
Aurkariari buruz honakoa esan du: “20. jardunaldiaz geroztik esan dut beraiek play offetan igotzen saiatuko direla, eta hori izango da euren helburua. Haiek duten punturik indartsuena eskuzabaltasuna da, denek egiten dituzte tokatzen zaizkien ahaleginak, eta hori oso argi dute. Haiek ere jokalariak erdi lesionatuta izango dituzte, baina pasatu nahi izango dute, eta gu prestatzen ari gara ostiralean irabazteko”.
Klubak eta zaleek ilusioz gainezka egingo diete aurre partidei, izan ere, 100 zale gipuzkoar baino gehiago espero dira Plantion. Gainera, klubak autobus bat antolatu du, eta oraindik lekua dago horretarako. Taldeak emaitza ona lortzea espero du etxean jokatuko diren hurrengo bi partidei begira
La entrada PARTIDAREN AURRETIK PLAY OFF 1P | Onena hastear dago se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.