💙ZUEN BABESA GURE INDARRA💙
Bazkide maiteok: Beste behin ere zirraraz betetako denboraldi berri baten atarian gaude! Pasatakoa zorabiozko kanpaina bat izan zen, non taldeak bere forma aurkitu zuen liga amaiera distiratsua sinatu arte, azken 11 partidetatik 9 irabazi eta play-offerako txartela lortuz. Elkarrekin bizi izan ditugu une ahaztezinak kantxan eta kanpoan, eta zure babesa funtsezkoa izan da. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu: Amenabar Arenan egon zaretenoi, urrutitik lagundu diguzuenoi eta, era batera edo bestera, egunerokoan klub hau babesten eta sostengatzen duzuenoi. Azken finean, Inveready Gipuzkoa Basket delako familia handi honetan parte hartzen duzuen guztioi. Sare eta hedabideetan jarraitu ahal izan duzuen bezala, 25/26 denboraldirako taldea prest dugu! Gipuzkoako DNAren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, Sergio Garcíaren fitxaketarekin, entrenatzaile bezala, Zubizarreta, Ansorregi eta Motosen berritzeekin, Maizaren fitxaketarekin eta Aizpitarteren lagapenarekin. Gainera, egunetik egunera “etxekoak” diren jokalariak mantentzen ditugu, Sturup eta Nicolau kasu, eta talentoua gehitzen dugu Ngom, Hanzlik, Arroyo, Rosa, Korsantia y Terry bezalako fitxaketekin. Pistatik kanpo ere, klubak hazten jarraitzen du, handinahiz eta pauso sendoz. Taldearen eta pabiloiaren naminga berritu ditugu Inveready eta Amenabar taldeekin, gure babesle gehienak mantenduko ditugu eta familiari laguntza berriak gehituko dizkiogu. Badakigu hau iraupen-lasterketa bat dela, eta denok joan behar dugula eskutik. Gure nortasunak berdina izaten jarraitzen du: entrega, sakrifizioa eta bikaintasunaren bilaketa. Hori da kirolaren gorabeheren aurrean haztea ahalbidetzen digun oinarria. Eta etorkizunera begira jarrita, 2025/26 denboraldirako abonatuen kanpaina irailaren 1ean hasiko dela iragartzen dizuegu . Nobedade eta sorpresa ugarirekin iritsiko […]
La entrada 💙ZUEN BABESA GURE INDARRA💙 se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Bazkide maiteok:
Beste behin ere zirraraz betetako denboraldi berri baten atarian gaude!
Pasatakoa zorabiozko kanpaina bat izan zen, non taldeak bere forma aurkitu zuen liga amaiera distiratsua sinatu arte, azken 11 partidetatik 9 irabazi eta play-offerako txartela lortuz. Elkarrekin bizi izan ditugu une ahaztezinak kantxan eta kanpoan, eta zure babesa funtsezkoa izan da.
Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu: Amenabar Arenan egon zaretenoi, urrutitik lagundu diguzuenoi eta, era batera edo bestera, egunerokoan klub hau babesten eta sostengatzen duzuenoi. Azken finean, Inveready Gipuzkoa Basket delako familia handi honetan parte hartzen duzuen guztioi.
Sare eta hedabideetan jarraitu ahal izan duzuen bezala, 25/26 denboraldirako taldea prest dugu! Gipuzkoako DNAren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, Sergio Garcíaren fitxaketarekin, entrenatzaile bezala, Zubizarreta, Ansorregi eta Motosen berritzeekin, Maizaren fitxaketarekin eta Aizpitarteren lagapenarekin. Gainera, egunetik egunera “etxekoak” diren jokalariak mantentzen ditugu, Sturup eta Nicolau kasu, eta talentoua gehitzen dugu Ngom, Hanzlik, Arroyo, Rosa, Korsantia y Terry bezalako fitxaketekin.
Pistatik kanpo ere, klubak hazten jarraitzen du, handinahiz eta pauso sendoz. Taldearen eta pabiloiaren naminga berritu ditugu Inveready eta Amenabar taldeekin, gure babesle gehienak mantenduko ditugu eta familiari laguntza berriak gehituko dizkiogu. Badakigu hau iraupen-lasterketa bat dela, eta denok joan behar dugula eskutik. Gure nortasunak berdina izaten jarraitzen du: entrega, sakrifizioa eta bikaintasunaren bilaketa. Hori da kirolaren gorabeheren aurrean haztea ahalbidetzen digun oinarria.
Eta etorkizunera begira jarrita, 2025/26 denboraldirako abonatuen kanpaina irailaren 1ean hasiko dela iragartzen dizuegu . Nobedade eta sorpresa ugarirekin iritsiko da “Gipuzkoa Basket” esperientzia hobetzen jarraitzeko eta leialenak saritzeko. Partida egunetan hobekuntzak egongo dira, abonatuentzako abantaila esklusiboak eta, Gainera, irailean taldearen eta ekipazio berriaren aurkezpen ofiziala egingo dugu.
Ikusten duzuenez, ilusioz beteriko urtea dator, erronka berriekin eta guztion artean proiektu hau eraikitzen jarraitzeko gogo handiarekin. Aurten inoiz baino gehiago behar zaituztegu: zure energia berriro sentitu nahi dugu, Amenabar Arena bete eta gure pabiloia benetako gotorleku bihurtu.
Eskerrik asko bide honetan parte hartzeagatik. Gozatu udaz eta… laster elkartuko gara berriro!
Saskibaloiak ez du etenik, ezta honenganako pasioa guipuzcoana.
¡Zuekin eta zuentzat!
La entrada 💙ZUEN BABESA GURE INDARRA💙 se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.