AHMren aurtengo Batzarra
Joan den ostegunean, martxoaren 20an, AHMren urteko Batzarra egin genuen Tomasenen, eta 25 bazkidek parte hartu zuten. Giro ezin hobean hasi genuen bilera. Estibaus buletina banatu genuen, zeinak blogean iaz argitaratutako sarrerak biltzen baititu bere orrialdeetan, elkarteak 2024an egindako jardueraren memoriarekin eta balantze ekonomikoarekin batera. Estibaus buletina hemen deskargatu daiteke, Pdf formatuan.
Bilerak hainbat gairi [...]

Bilerak hainbat gairi buruz hitz egiteko bide eman zuen, hala nola une honetan Altzako udaletxea dagoen egoeraz dugun kezka, eta baita orain lantzen ari garen jarduerez, hala nola naturari buruzko jardunaldiak, Naturaldia, Plus 55eko ibilaldiak edo elkartearen liburutegia. Era berean, AHMk datorren urtean beteko duen 40. urteurrenari buruz hitz egin zen. Udazkenean horri buruzko bilera berezi bat egitea erabaki genuen egitaraua egiteko.
Batzarrean parte hartu zutenen ohiko argazkia Tomaseneko sarreran egin genuen oraingoan. Argazkiaren atzealdean “Aldaketen garaiak” erakusketa geneukala AHMn aurrera begira jarraitzen dugu.