Estibalitz Álvarez García
Azaroan Estibalitz Álvarez García artista altzatarra hil zen. Bizitzeko eta sortzeko energia handia zuela erakutsi zuen bere bizitza osoan zehar eta egin zuen guztian grabatuta geratu ziren. Hil baino hilabete batzuk lehenago, Gora AMALURRA Gora BIHOTZAK!!! erakusketarekin egin zion aurre gaixotasunari, eta SUPERválidas proiektua diseinatu zuen, gurpil-aulki bat erabili beharrarekiko erreakzio pertsonala. Gaitzak ere ez [...]
Azaroan Estibalitz Álvarez García artista altzatarra hil zen. Bizitzeko eta sortzeko energia handia zuela erakutsi zuen bere bizitza osoan zehar eta egin zuen guztian grabatuta geratu ziren. Hil baino hilabete batzuk lehenago, Gora AMALURRA Gora BIHOTZAK!!! erakusketarekin egin zion aurre gaixotasunari, eta SUPERválidas proiektua diseinatu zuen, gurpil-aulki bat erabili beharrarekiko erreakzio pertsonala. Gaitzak ere ez zuen eragotzi abuztuan Txokolarterekin batera Azken Muga arte eta kultura naturan jaialdian parte hartzea Paisaia Horizontalak proiektuaren ideia eta teknikekin.
Paisaia Horizontalekin, Txokolarte Grafika Taldeko kideek irudiak sortu nahi zituzten egunero zapaltzen ditugun lurzoruetatik abiatuta, zapalgailu baten bidez estanpazioaren teknika erabiliz. Proiektu horrekin, grabatzaile gazteen sari nazionala lortu zuten 2001ean, ilustrazio-ekintza onenari zegokionez. 2000tik 2007ra bitartean, hogei herri baino gehiagotan egin zituzten ekintzak, eta horietako bat Altzan egin zen, 2001eko azaroan, Harria parkean, eta han izan genuen laguntzeko parada. Geroago, Estibalitz eta Txokolarte arduratu ziren 2006ko egutegia diseinatzeaz, AHMk urtero argitaratzen duena.
Txokolarte Grafika Taldearen lokala Errotetan
2005ean, Estibalitzen grabatuak eta Luis Zavala “Luisillo”-ren olerkiak, «Rebozao» egile liburua editatzeko batu ziren. Liburuaren bi irudi-orri Altzako Tokiko Bilduman gorde dira Estibalitzek utzita.
Paisaia Horizontalen ondoren bere jarduera artistikoak aurrera jarraitu zuen eta, aldi berean, duela hamabost urte Berroetan, Nafarroan, errotu zen, non familia bat sortu zuen. Bere absentziaren tristurak astintzen duen honetan, bizitzarekiko maitasuna eta utzi duen sormena kontsolamendurik onenak dira.