Paseo historikoa Arriaga eta bere ingurutik: Interesguneak
Atzo, igandea, auzokide talde handi bat elkartu ginen Arriagan, parketik eta inguruko kaleetatik paseo labur baina bizia emateko. Bertan, txoko altzatar honen historia eta partekatutako bizipen pertsonalak izan ziren protagonista. Hori guztia Serafines Arriaga Jaien lehen edizio honetako giro bikainaren erdian eta udazkeneko goiz eder baten argiarekin.
Jarraian, paseoan ikusten ditugun interesguneen zerrenda eta edukietara sartzeko [...]
Atzo, igandea, auzokide talde handi bat elkartu ginen Arriagan, parketik eta inguruko kaleetatik paseo labur baina bizia emateko. Bertan, txoko altzatar honen historia eta partekatutako bizipen pertsonalak izan ziren protagonista. Hori guztia Serafines Arriaga Jaien lehen edizio honetako giro bikainaren erdian eta udazkeneko goiz eder baten argiarekin.
Jarraian, paseoan ikusten ditugun interesguneen zerrenda eta edukietara sartzeko estekak ikus ditzakezue. Lehen ataleko lotura guztiak, “Arriaga oinetxea eta Harria parkea”, izenburuaren loturan bilduta daude. (Deskargatu Pdf formatuan)
1. Arriaga oinetxea eta Harria parkea (hemen Pdf formatuan)
- Arriaga/Arriya/Harria
- Armarria: Kaparetasun agiria, 1678
- “Partido de Arriaga”, 1764
- Izen aipagarri batzuk:
- Teresa Nicolasa Larrachao Berra Arzac (Altza, 1731-05-05 / 1804-06-30), Arriaga Etxearen jabea.
- Manuel de Arriaga, (Azoreak, 1840 – Lisboa, 1917), Portugaleko lehen presidentea.
- Jose Manuel Lujanbio Retegi “Txirrita” (Ereñotzu, 1860-12-14 / Altza, 1936-06-03), bertsolaria.
- Utzitako baserritik berdegunea: droga-menpekotasuna eta auzokideen erreibindikazioa.
- Parkea: Joaquin Montero arkitektoaren proiektua (1989).
2. Ermita bidea
- Donostia-Errenteria errege galtzada, “camino real llamado Peyrera [harrobia, gaskoieraz” (1467-11-04). “Antzinako bideetan zehar“
- Harrobia eta Jolastokieta. “Jolastokieta, kirol elkartea“
- “Granja Sarasola etxearen gogorapenak“
Santa Barbara ermita, 1967 (San Pablo Parrokia, arg.: Félix Iranzo)
3. Santa Barbara
4. Roteta
Rondalla Familia Buruen Elkartearen lokalean, 1968 (Manolo Iranzo, arg.: Félix Iranzo)
5. Casares
- Casares eta Tomasene ondare altxatarraren bi baserri paregabeak dira. Gaur egun Kultur Etxea osatzen dute. 1986tik Kasaresen Altzako Tokiko Bildumaren egoitza dago.
- Casares pasealekua: Buenavista-Sarrueta errepide hau 1935. urtean inauguratu zen eta hurrengo urtean “Avenida del Don Ignacio Casares” izena jarri zioten.
- Los Boscos auzunea. “Los Boscos auzuneko horma-irudiak“
- “Toschi-Ibérica: amiantoa Altzan“.
Toschi-Ibérica fabrikaren hondakinak, 1985 (Mertxe Fernández, arg.: Apraiz)
6. Arrizar
- Olio-fabrika “Fábrica de Aceites”.
***
Erreferentziak:
- Antonio CAÑAMERO REDONDO: “Santa Bárbara, Roteta, Arrizar, Arriberri, Los Boscos: Un estudio urbano y demográfico“. Altza Hautsa Kenduz II, 1994 (49-67 orr.).
- Beatriz HERRERAS MORATINOS : Altza, Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, 97-101.
- Jon SERRANO; Antton ALFARO: “Lokatza gogoan. Acordémonos del barro“. Altza Hautsa Kenduz IV. 1997 (145-152 orr.)