DENA PREST DAUKAGU DIBERTIMENTURAKO
Hirugarren urtea izan arren, jada añorgatarrentzat ezinbestekoa den erritua egingo dugu larunbat honetan: Dibertimentua. Inauteriak aitzakiatzat harturik, auzoa aztoratu eta, sormena ardatzean jarrita, gure egunerokoari buruzko begirada umoretsua plazaratuko dute zirtzil, bertsolari, dantzari, joaldun eta musikariz osatutako emanaldian.
La entrada DENA PREST DAUKAGU DIBERTIMENTURAKO se publicó primero en Añorga.
DIBERTIMENTUA BADATOR
Larunbat honetan Dibertimentua egingo dugu Añorgan. Goizeko 10etan hasita, Añorga Txikin, Karmengo Aman eta Pedro Josen barrena barrikadetan auzoa aztoratu ondoren, eguerdiko 13ak aldera Harrobiaren Plazan elkartuko gara denok.
Hirugarren urtea izan arren, jada añorgatarrentzat ezinbestekoa den erritua egingo dugu larunbat honetan: Dibertimentua. Inauteriak aitzakiatzat harturik, auzoa aztoratu eta, sormena ardatzean jarrita, gure egunerokoari buruzko begirada umoretsua plazaratuko dute zirtzil, bertsolari, dantzari, joaldun eta musikariz osatutako emanaldian.
Barrikadak goizean
Goizeko 10etan Atotxa Errekadatik abiatuko da komitiba. Añorga Txikiko goiko aldean geldialdia egin ondoren, Karmengo Amarainoko bidea egingo dugu musikak girotuta. Han bigarren saiotxoa osatuta, Pedro Joseko auzotarrek egingo diote taldeari harrera.
Emanaldia eguerdian
Behin barrikadak osatuta, komitiba Harrobiaren Plazara iritsiko da, eguneko emanaldi nagusia eskaintzeko. Eguerdiko 13ak aldera izango da hori. Ordubeteko emanaldian zehar, dozenaka auzotar igaroko dira plazatik zirtzil, dantzari, bertsolari, joaldun edo musikari lanetan.
Behin emanaldia bukatutakoan bazkaltzeko aukera egongo da plazan bertan.
Eguraldiak lagunduko ez balu barrikadetan aldaketak egingo lirateke.
Parte hartzeko oharrak
Inauteria arauei buelta emateko garaia izan arren, hona hemen Dibertimentuan gozatu ahal izateko aholku batzuk:
-Zomorrotu lasai. Estali aurpegia, jarri oihalak gorputz gainean, erabili margoak… Egin jolas!
-Barrikadetan, jokalariek jan eta edan arte itxaron mahaira hurbiltzeko.
-Txukuntasuna eta festa ez dira elkarrekin ondo ezkontzen. Litekeena da etxera garbi-garbi ez itzultzea.
-Barre egiteko eguna da. Hasteko, gure buruari. Txantxak umorez hartu.
-Auzolanean aritzeko prest etorri.
-Hiru urteren ondoren, bada “Herri zahar hau” buruz ikasteko garaia:
https://dantzan.eus/bideoak/anorga-herri-zahar-hau
La entrada DENA PREST DAUKAGU DIBERTIMENTURAKO se publicó primero en Añorga.