Astelehen eta asteartean, Ander Izagirreren hitzaldiak Amara Berri eta Antiguan
Aukera berriak Ander Izagirreren "Mexikoko azken hitzak" hitzaldia aditzeko AEK euskaltegietan
Aurreko lau hitzaldien ondoren, aukera berriak eskaini ditu Donostiako AEK-k Ander Izagirreren laguntzarekin, Oaxacako mendietan barrena ibiltzeko. Galtzeko zorian dauden hizkuntza indigenen azken hitzak, istorio zaharrak eta borroka berriak izango ditu hizpide, baita Europatik iritsitako hizkuntza txikien bitxikeria batzuk ere.
Mexikoko azken hitzak:
Otsailaren 17an, 9:30ean Amara Berriko AEKn
Otsailaren 17an, 18:30ean Antiguako AEKn
Otsailaren 18an, 10:00etan, Antiguako AEKn
Interesa duen edonor dago gonbidatuta, animatu!