ATOPIA rol jokoaren on-line saioa ikasleekin
Apirilaren 9an Donostiako AEK-ko hainbat ikasle rolean arituko dira norbere etxetik
Donostiako AEK-k aspalditik izan du harremana Atopia jokoarekin. Iaz, KORRIKAren harira “Joko ta ke” ekimena antolatu zuen euskaltegi sareak. Ekitaldi horretan, Atopia jokoaren lehen partida irekietako bat estreinatu zen.
Oraingoan, berrogeialdi egoera honetara moldatuta, on line partida antolatzea erabaki du, Atopiako sortzaileetako baten laguntzari esker. Apirilaren 9an izango da, 18:00etan. Jokoan aritzeko izena eman dutenetako gehienak rolean aritu gabeak dira; beraz, esperientzia berria izango dute kasu gehienetan.
Egoera honetan, euskara eskola asko on line bidez ematen ari da AEK. Eskolez gain, baina, halako ekintzak antolatzen jarraitzeko asmoa dute, horietako batzuen berri izateko birusak #EzGaituMututuko traola erabiltzea dago.
Atopia rol jokoari buruzko informazio gehiago izateko, hona hemen Wikipediarako esteka https://eu.wikipedia.org/wiki/Atopia_RPG