Disney plus euskaraz
Sinadura bilketa
Disney Plus plataforma berria jarri zuten martxan martxoan. Filmak katalanezko audioarekin eskaintzen hasi da —oraingoz, bi baino ez—, eta BERRIAk galdera egin dio Eusko Jaurlaritzari Disney konpainiarekin dituen harremanen inguruan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak oroitarazi du «aspaldi» saiatu zela Disneyrekin harremanak izaten, Zineuskadiren bitartez, Zinema Euskaraz programan filmak sartu ahal izateko. Disney ez zen «bereziki interesatua» azaldu euskarazko merkatuan, eta Zinema Euskaraz egitasmoko aurrekontua ez zen nahikoa Disneyk jartzen zituen baldintzak betetzeko. Disneyk Zipi eta Zape filma banatu du, salbuespen gisa.
Aurrera begira, Jaurlaritzak zaila ikusten du Disney Plusek plataforman filmak euskarara bikoiztuta eman ahal izatea. «Ez dugu aukerarik ikusten, Disneyk euskarazko merkatuan interesa hartzen ez duen bitartean», adierazi dute Jaurlaritzako iturriek. «Edonola ere, eurekin harremanetan jarraitzen dugu».
Kataluniako Generalitateako Kultura Saila, berriz, negoziaziotan aritu da azkeneko hilabeteetan Disneyrekin, ordainpeko plataforman edukiak katalanez egon daitezen. Plataforma per la Llenguak 30.000 sinadura jaso ditu hori bera eskatzeko.
Hau horrela, marrazki bizidunak ikusteko adinean dauden bi haur euskaldunen guraso batek sinadura bilketa bat jarri du martxan: https://acortar.link/UXG3c
“Alde batetik, Disney-ri eskatzen diot bere ekoizpenak euskaraz eskaini ditzala bai euskal herriko zinema aretoetan bai Disney+ plataforman, eta utz diezaiola euskaldunak diskriminatzeari. Bestetik, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, eta Euskal Elkargoari, Disney-rekin harremanetan jar daitezela haur euskaldunen eskubideak bermatuak izan daitezen”.
Eskaera hau sinatu berri dut. Sinatzera animatuko? https://acortar.link/UXG3c