Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz !
2003tik, Zuberoako Ikastolek eguberriko saskiak prestatzen dituzte tokiko ekoizpenekin. Iaz, 1600 saski salduz 17000 euroko diru laguntza eskuratu zuten Zuberoako bi ikastolentzako.
Ekimenaren helburuak :
– Zuberoako Ikastolak laguntzea
– Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.
Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu. Gaurko egoera berezian, Covid-19 dela eta, oraino gehiago. Azken urte honetan, diru sartze ekimen guziak ezeztatuak izan dira. Aurtengo saski salmenta hau diru sartze bakarra izanen da, oso beharrezkoa beraientzako.