Beldur naiz
"Adorea beldurrik eza ez dela ikasi nuen. Ausarta ez da beldurrik sentitzen ez duena, beldur horri gailentzen zaiona baizik" Nelson Mandela.
Beldurra arriskutsutzat jotzen den berehalako estimulu edo egoera batean sentitzen den emozio bizia da.
Nik, mugimendura neuk, askotan sentitu dut beldurra. Askotan adorerik ez nuelakoan nengoen. Kakati, beldurtitzat nuen nere burua. Bereziki alturek ematen zidaten beldur. Eskiatzen, teleaulkia hartzeko garaian, oso gaizki pasatzen nuen. Mendian ere, paso aereotan hamaika eta bi pairatu izan ditut.
Guzti honek muga handia suposatzen zuen niretzat. Bereziki, mendiaren kasuan, honekiko maitasunak, beldur honi aurre egiteko hautua hartzera eraman ninduen. Eta laguntza zein adiskide berezi bati esker aurre egin nion. Gaur mendiaz era zabalago batez gozatzeko aukera dudalarik.
Mila esker Ibon.
Fisioterapia munduan, askotan minari beldur dion jendearekin topo egin dut. Beldur hau neurri gainezkoa denean algofobia esaten zaio. Kasu hauetan, egoerari aurre egiteko laguntza psikologikoa oso gomendagarria dela uste dut.
Mina eta beldurrarekin jarraituz, iraunkorki mina sentitzen duen pertsonak, mugimenduari beldurra hartu diezaioke ere. Honi kinesofobia esaten zaio. Mugimendua minarekin erlazionatuko bagenu, gutxigo mugituko ginateke, mugimenduari beldurra hartuz, honek dakarren mugimenduaren murrizketarekin. Mugimendu murrizketa honek ondorio larriak ditu gorputzarentzat: giar atrofia, ahuldadea, zirkulazio arazoak eta abar luze bat. Guzti honek min gehio sentiaraziko digu, beldur gehio sentituz eta ondorioz gutxiago mugituz. Irtenbiderik gabeko sorgin-gurpil batean murgilduko ginatekelarik.
Hemen dugu fisioterapeutok laguntzeko aukera. Alde batetik, heziketaren bitartez, minaren nundik norakoak ezagutaraziko genituzke, honekiko beldurra gainditzen laguntzeko. “Know pain no pain”Bestetik, minaren aurkako tratamendu ezberdinen bitartez, min sentsazioa gutxitu. Eta azkenik, rehabilitazio programa baten bitartez, mobilidadea, indarra eta autonomia berreskuratzen lagunduko genuke.
Egin diezaiogun jaramon Nelson Mandelari eta beldurrari gaiendu gaitezen
Izan gaitezen ausart!!!