16 eta 38 lineak: aldaketak ekainaren 23an, San Juan bezperan
Aldaketak Igeldon ekainaren 23an San Juan bezpera dela eta, ekainaren 23an, asteartean, 18:00etatik zerbitzua amaitu arte, Antiguo alderantz joatean ezin izango da Igeldotik igaro. Hortaz, frontoiaren parean dagoen geltokia IHESBIDE BERRIRA lekualdatuko da (behin-behineko zutoina). Aldaketak Trintxerpen ekainaren 23an San Juan sua dela eta, ekainaren 23an, asteartean, Euskadi Etorbidea itxita egongo da ibilgailuetarako, 20:00etatik […]
Aldaketak Igeldon ekainaren 23an
San Juan bezpera dela eta, ekainaren 23an, asteartean, 18:00etatik zerbitzua amaitu arte, Antiguo alderantz joatean ezin izango da Igeldotik igaro. Hortaz, frontoiaren parean dagoen geltokia IHESBIDE BERRIRA lekualdatuko da (behin-behineko zutoina).
Aldaketak Trintxerpen ekainaren 23an
San Juan sua dela eta, ekainaren 23an, asteartean, Euskadi Etorbidea itxita egongo da ibilgailuetarako, 20:00etatik zerbitzuaren amaierara arte; beraz, 38-TRINTXERPE-ALTZA-MOLINAO linean aldaketa hauek egingo dira: mikrobusak Gomistegiko biribilgunean buelta emango du, eta San Pedro Etorbidea 25eko geltokian hasiko du ibilbidea.
Geltoki hauetan ez du geldialdirik egingo: Euskadi etorbidea 5, Euskadi etorbidea-Azoka, Ricardo Arrillaga 6, Gran Sol 3, Bordaenea 2, Oiartzun 8, Ulia 25, Azkuene 35, Azkuene plaza eta Pasai San Pedro 49.

