2025ean Dbusek bere historiako daturik onenak erregistratu ditu
2025ean, Dbusek bere historiako bidaia kopuru onenak izan ditu, urtean 33 milioi bidaiako kopurua gainditu baitu lehen aldiz. Guztira, iaz 33.735.379 bidaia zenbatu ziren, eta erabateko errekorra izan da. Zifra horiek %5,33ko hazkundea adierazten dute 2024ko datuekin alderatuta (1.708.413 bidaia gehiago), orduan 32.026.966 bidaia erregistratu baitziren, eta %12,30eko igoera (4.151.841 bidaia gehiago) 2019an zenbatutako bidaiekin […]
2025ean, Dbusek bere historiako bidaia kopuru onenak izan ditu, urtean 33 milioi bidaiako kopurua gainditu baitu lehen aldiz. Guztira, iaz 33.735.379 bidaia zenbatu ziren, eta erabateko errekorra izan da. Zifra horiek %5,33ko hazkundea adierazten dute 2024ko datuekin alderatuta (1.708.413 bidaia gehiago), orduan 32.026.966 bidaia erregistratu baitziren, eta %12,30eko igoera (4.151.841 bidaia gehiago) 2019an zenbatutako bidaiekin alderatuta (29.583.538 bidaia).

Zifra horiekin, 2025a lehen postuan kokatzen da, Dbusek urte batean egindako bidaia kopuruen rankingean, Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituenetik, 2024ko datuak ere gaindituta, orduan ere 30 milioi bidaia baino gehiago egin ziren-eta urtean.
– 2025. urtea: 33.735.379 bidaia
– 2024. urtea: 32.026.966 bidaia
– 2023. urtea: 29.599.122 bidaia
– 2019. urtea: 29.583.538 bidaia
– 2011. urtea: 29.216.698 bidaia
– 2018. urtea: 29.168.773 bidaia
Erabilera indize bikaina da, 190.000 biztanle baino ez dituen hiria baita. Horrek esan nahi du, beraz, Europan dagoen garraio publikoaren erabilera ratiorik altuenetako bat lortu dela (180 bidaia biztanleko eta urteko).
Bidaien analisia
Linea erabilienei dagokienez, 2025ean 13-Altza lineak erregistratu ditu bidaia gehien, 4.204.873 bidaiarekin, eta bigarren urtez jarraian bidaia gehien zenbatu dituen linea da; ondoren, 28-Amara-Ospitaleak linea dago, 4.158.832 bidaiarekin, eta 5-Benta Berri linea, 3.129.084 bidaiarekin. Horrela, 13-Altza linea bidaiari gehiago dituen Dbuseko linea gisa sendotu da, aurreko urtean baino 193.702 bidaia gehiago eginez.
Era berean, ia eguneko linea guztiek gainditu dute 2024ko eskaera eta erabilerak hiriko auzo guztietan egindu gora. Amara aldeko lineak dira gehien hazi direnak erabilerari dagokionez, 425.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin, eta, horien atzetik daude Antiguoko lineak, 380.000 baino bidaia gehiagoko hazkundearekin, Altza-Bidebietako lineak, 330.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin, Aieteko lineak 240.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin, Egia-Intxaurrondoko lineak 160.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin, eta auzo arteko 24-27-41 lineak 140.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin.
Urria izan da erabilera handieneko hilabetea, eta hilabete horretan Dbusek hilabete batean orain arte zenbatutako daturik onenak erregistratu ditu, lehen aldiz gaindituta hiru milioiko zifra hileko bidaia kopuruan. Zehazki, 2025eko urrian 3.008.255 bidaia zenbatu ziren. Urteko bidaia gehien izan ziren egunei dagokienez, abuztuaren 14an, ostegunez, Ama Birjinaren bezperan zenbatu ziren bidaia gehien (128.415 bidaia), eta, gainera, Dbusen historian bidaia gehien izan dituen bigarren eguna da. Era berean, azaroaren 28a, ostirala, Gabonetako argiak pizteko eguna, urteko bidaia gehien egin diren bigarren eguna da, eta Dbusen historian bidaia gehien dituen hirugarren eguna, 125.906 bidaiarekin; eta ekainaren 24an, asteartea, Bruce Springsteenen kontzertuarekin batera, 120.620 bidaia erregistratu ziren eta Dbusen historian bidaia gehien dituen hamargarren eguna da.
Era berean, DTKn pasa den urtean kontabilizatu ziren bidaien kopurua, Dbuseko eta Dbiziko zerbitzuak barne, 35.044.276 bidaiakoa izan da, eta 2024an, berriz, 33.321.324 bidaiakoa izan zen. Horrek esan nahi du %4,9 egin duela gora.
Azpimarratzekoa da, gainera, bidaia kopuruaren igoera hori 2026an ere sendotzen ari dela. 2026ko urtarrilaren 19an, San Sebastian jaiaren bezperan, 124.893 bidaia erregistratu dira Dbuseko autobusetan, eta Konpainiaren historian orain arte bidaia gehien erregistratu dituen laugarren eguna da.
Datu horiek erakusten dute Dbusek Donostiako herritarrentzat eta bisitarientzat duen garrantzia, izan ere, haiek gehien aukeratzen duten garraiobidea da, eta hiri garraioaren sektorean erreferentziazko enpresa bihurtu da.
