2025eko Aste Nagusiko Dbusen autobus zerbitzu bereziak (abuztuaren 9tik 16ra)
1. Aste Nagusiko egun guztietan zehar, DBUS-en autobus lineetan zerbitzu bereziak jarriko dira. Ibilbide eta geltoki aldaketak Dbus autobusen ibilbide eta geltoki aldaketak, Boulevard trafikorako itxita dagoenean, jai gunea izango baita: > Ibilbide aldaketen xehetasunak ikusi (pdf) Su artifizialak eta gero, zerbitzu bereziak eskainiko dira auzoetara DBUSek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du su artifizialak eta gero, 00:50 […]
1. Aste Nagusiko egun guztietan zehar, DBUS-en autobus lineetan zerbitzu bereziak jarriko dira.
Ibilbide eta geltoki aldaketak
Dbus autobusen ibilbide eta geltoki aldaketak, Boulevard trafikorako itxita dagoenean, jai gunea izango baita:
> Ibilbide aldaketen xehetasunak ikusi (pdf)
Su artifizialak eta gero, zerbitzu bereziak eskainiko dira auzoetara
DBUSek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du su artifizialak eta gero, 00:50 arte zerbitzuak luzatuz hurrengo geltokietatik:
> Su artifizialen ondorengo zerbitzuak ikusi (pdf)
Gautxoriak gauero
1:00etik aurrera, Boulevardetik auzoetara doazen Dbus Gautxoriak ondorengoak izango dira:
> Gautxori zerbitzuak ikusi (pdf)
Gautxoriak Ama Birjinaren Bezperan – Abuztuak 14
Abuztuaren 14an, ostegunean, Ama Birjinaren Bezperan, 00:50ak arte auzoetara doazen autobus zerbitzuak gehituko dira. Ondoren gau guztian zehar gautxoriak egongo dira, goizeko lehengo zerbitzuak hasi arte.
> Zerbitzuak ikusi (pdf)
Zerbitzuak Illunbera zezenketak ikusteko
Abuztuaren 14an, 15ean eta 16an, zezenketak ikusteko, Ilunbera iristen diren autobus zerbitzuak egongo dira. Ordutegiak eta irteera lekuak ondorengoak izango dira:
> Illunbera doazen zerbitzuak ikusi (pdf)
Aldaketak Antiguon: abuztuaren 13an eta 15ean
Antiguon ekitaldiak direla eta, abuztuaren 13an, asteazkenean, 20:00etatik 20:30era eta abuztuaren 15ean, ostiralean, 8:30etik 15:00etara gutxi gorabehera 5-Benta Berri linea ez da Matia kaletik joango. Matia, Benta Berri eta R.M. Azkue geltokiak Zumalakarregi 10era, Anbulatoriora eta Irakasle Eskolara eramango dira.
Anezka zerbitzua Illunbe-Erdialdea
Illunben zezenak egongo direnez, abuztuaren 13, 14, 15 eta 16an ez da anezka zerbitzurik egongo Illunbe eta Erdialdearen artean.
Aldaketak erraldoiak eta buruhandiak direla eta
> Aldaketak ikusi (pdf)
Informazio osoa ikusi (pdf)