2025eko Zinemaldia (Nazioarteko Zinema Jaialdia) – Dbus autobus zerbitzua
Irailaren 19tik, ostirala, irailaren 27ra, larunbata, 2025eko ZINEMALDIA izango denez, hauek izango dira Dbusen autobus zerbitzuak: >Informazio osoa deskargatu (pdf) Trafiko aldaketak Zinemaldian Bestalde, ondorengo egun eta orduetan gutxi gorabehera ezin izango da Zurriolatik zirkulatu. 13, 14, 29, 31, 37 eta 42 lineak Colón pasealekutik joango dira eta Kursaal geltokia zerbitzurik gabe geratuko da: […]
Irailaren 19tik, ostirala, irailaren 27ra, larunbata, 2025eko ZINEMALDIA izango denez, hauek izango dira Dbusen autobus zerbitzuak:
>Informazio osoa deskargatu (pdf)
Trafiko aldaketak Zinemaldian
Bestalde, ondorengo egun eta orduetan gutxi gorabehera ezin izango da Zurriolatik zirkulatu. 13, 14, 29, 31, 37 eta 42 lineak Colón pasealekutik joango dira eta Kursaal geltokia zerbitzurik gabe geratuko da:
– Irailak 19 ostirala: 18:30etik 21:45era.
– Irailak 20 larunbata: 21:00etatik 22:15era.
– Irailak 21 igandea: 15:00etatik 16:15era, 18:00etatik 19:15era eta 21:00etatik 22:15era.
– Irailak 22 astelehena: 21:15etik 22:30era.
– Irailak 23 asteartea: 21:30etik 22:45era.
– Irailak 24 asteazkena: 20:00etatik 21:15era.
– Irailak 25 osteguna: 21:00etatik 22:15era.
– Irailak 26 ostirala: 16:45etik 18:45era eta 20:45etik 22:00etara
– Irailak 27 larunbata: 19:00etatik 23:00etara
Bestalde, hurrengo egun eta orduetan 13-Altza, 14-Bidebieta, 29-Hego Intxaurrondo Sur eta 37-Rodil Zorroaga lineek ibilbide aldaketak izango dituzte.
– Ostirala, irailak 19: 18:30-21:45
– Ostirala, irailak 26: 16:45-18:45
– Larunbata, irailak 27: 19:00-21:30
- 8-Gros-Intxaurrondo, 13-Altza, 14-Bidebieta eta 29-Hego Intxaurrondo Sur:
- Erdialderantz: autobusak Colón pasealekuraino baino ez dira iritsiko, eta Mirakruz-Pinudian egingo dute bukaerako geldialdia (8 linea Iparragirren).
Kursaaleko geltokia, Boulevard-ekoa, Gipuzkoa plazakoa eta Askatasunaren Hiribidekoa kenduko dira. Mirakruzera edo Iparragirrera eramango dira.
- Auzoetarantz: ibilbide normala Mirakruz-Pinudietatik (8 linea Iparragirren).
Boulevard-eko geltokia, Gipuzkoa plazakoa eta Askatasunaren Hiribidekoa kenduko dira. Mirakruzera edo Iparragirrera eramango dira.
- 9-Egia-Intxaurrondo eta 42-Aldapa-Egia:
Ohiko ibilbidea egingo dute eta Okendo 18an egingo dute bukaerako ibilbidea.
- 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza:
– Aiete alderantz: Lapurdi plazatik Colón pasealekutik sartuko da (geldialdia), eta Santa Katalina Zubitik eta Okendo kaletik joango da, eta Boulevard-etik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.
Kursaaleko geltokia kenduko da, eta Colón pasealekura lekualdatuko da.
- 37-Rodil-Zorroaga:
– Zorroaga alderantz: Colón pasealekutik zirkulatuko du (geltokia), eta Santa Katalina Zubitik, Okendo kaletik eta Bengoetxeatik joango da, eta Gipuzkoa Plazatik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du.
Kursaaleko geltokia kenduko da, eta Colón pasealekura lekualdatuko da.