36 linea: aldaketak Amara Zaharrean jaiak direla eta
Uztailaren 26tik 31ra, Amara Zaharreko jaiak direla-eta, 36-SAN ROKE- ALDAKONEA lineak aldaketa hauek izango dituela: – Matia alderantz: Larramendi kaletik Lizarra kalera sartzean, aurrerantz jarraituko du, Aldapetarantz, eta San Roke pasealekutik jaitsiko da. Gero, Beloka pasealekua bere ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Arroka plazako geltokia eta San Roke 2koa kenduko dira, eta Urbieta 38ra eta […]
The post 36 linea: aldaketak Amara Zaharrean jaiak direla eta first appeared on DBUS DONOSTIA.
Uztailaren 26tik 31ra, Amara Zaharreko jaiak direla-eta, 36-SAN ROKE- ALDAKONEA lineak aldaketa hauek izango dituela:
– Matia alderantz: Larramendi kaletik Lizarra kalera sartzean, aurrerantz jarraituko du, Aldapetarantz, eta San Roke pasealekutik jaitsiko da. Gero, Beloka pasealekua bere ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Arroka plazako geltokia eta San Roke 2koa kenduko dira, eta Urbieta 38ra eta San Roke 12ra lekualdatuko dira, hurrenez hurren.
– Konkorrenea alderantz: San Roketik jaitsi eta Beloka pasealekura itzuliko da, eta handik La Cumbreraino joango da, eta Aldapetatik jaitsiko da Easo kalera. San Roke 7ko geltokia, Easo plazakoa eta Gernikako Arbolakoa kenduko dira, eta San Roke 13ra, Easo 19ra eta Askatasunaren hiribidea 3ra lekualdatuko dira, hurrenez hurren.
Aldaketak zer egunetan eta zer ordutan izango diren:
- Uztailaren 26an, ostirala, 22:00etatik zerbitzu amaierara arte
- Uztailaren 27an, larunbata, 19:00etatik 20:00etara eta 22:00etatik zerbitzua amaitu arte.
- Uztailaren 28an, igandea, 19:00etatik 20:00etara
- Uztailaren 29an, astelehena, 19:00etatik 20:00etara
- Uztailaren 30ean, asteartea, 19:00etatik 20:00etara eta 22:00etatik zerbitzua amaitu arte.
- Uztailaren 31n, asteazkena, 19:00etatik 20:00etara
The post 36 linea: aldaketak Amara Zaharrean jaiak direla eta first appeared on DBUS DONOSTIA.