36 linea: aldaketak Amara Zaharreko jaiak direla eta
Uztailaren 30etik abuztuaren 3ra, Amara Zaharreko jaiak direla-eta, 36-SAN ROKE- ALDAKONEA lineak aldaketa hauek izango ditu: – Matia alderantz: Arroka plazako geltokia eta San Roke 2koa kenduko dira, eta Urbieta 38ra eta San Roke 12ra lekualdatuko dira, hurrenez hurren. – Konkorrenea alderantz: San Roke 7ko geltokia eta Easo plazakoa kenduko dira, eta San Roke 13ra, […]
Uztailaren 30etik abuztuaren 3ra, Amara Zaharreko jaiak direla-eta, 36-SAN ROKE- ALDAKONEA lineak aldaketa hauek izango ditu:
– Matia alderantz: Arroka plazako geltokia eta San Roke 2koa kenduko dira, eta Urbieta 38ra eta San Roke 12ra lekualdatuko dira, hurrenez hurren.
– Konkorrenea alderantz: San Roke 7ko geltokia eta Easo plazakoa kenduko dira, eta San Roke 13ra, Easo 19ra eta Askatasunaren Hiribidea 19ra lekualdatuko dira, hurrenez hurren.
Aldaketak zer egunetan eta zer ordutan izango diren:
- Uztailaren 30ean, asteazkena, 22:00etatik zerbitzu amaierara arte.
- Uztailaren 31n, osteguna, 19:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera.
- Abuztuaren 1ean, ostirala, 20:00etatik zerbitzu amaierara arte.
- Abuztuaren 2an, larunbata, 19:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera eta 22:00etatik zerbitzua amaitu arte.
- Abuztuaren 3an, igandea, 19:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera.