38 linea: aldaketak abenduaren 19an Pasai Antxoko Gabonetako Krosa dela eta
Abenduaren 19an, ostirala, Pasai Antxoko Gabonetako Krosa egingo da, eta, hori dela eta, 20:15etik 21:15era gutxi gorabehera ezingo da Eskalantegi kaletik eta Pasai Antxoko barrualdetik zirkulatu. 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linearen ibilbidea honela aldatuko da: Molinao alderantz: Buenavistatik aurrera, ez da Pasai Antxorantz sartuko eta Kaputxinoetako biribilgunera jarraituko du, eta eskuinera biratuko du. Gero, Papin-Molinao industrialdera joateko bidea […]
Abenduaren 19an, ostirala, Pasai Antxoko Gabonetako Krosa egingo da, eta, hori dela eta, 20:15etik 21:15era gutxi gorabehera ezingo da Eskalantegi kaletik eta Pasai Antxoko barrualdetik zirkulatu. 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linearen ibilbidea honela aldatuko da:
- Molinao alderantz: Buenavistatik aurrera, ez da Pasai Antxorantz sartuko eta Kaputxinoetako biribilgunera jarraituko du, eta eskuinera biratuko du. Gero, Papin-Molinao industrialdera joateko bidea hartuko du. Puntu horretatik, Molinao Gaineraino jarraituko du.
Eskalantegi 15 eta 58 geralekuetan eta Molina Plaza I geralekuan ez du geldialdirik egingo.
- Trintxerpe alderantz: Molinao plazara jaistean, eskuinera biratu, eta Papin-Molinao industrialdera sartuko da, eta Kaputxinoetako biribilgunera sartzen den bidetik aterako da. Buenavistarantz jarraituko du, Casares pasealekutik igoz, eta Kiroldegi ingurura iristean Berratik jaitsiko da zaharren egoitzako biribilguneraino, eta han, norabidea aldatzen du eta bere ibilbideari helduko dio berriro, Larratxorantz.
Eskalantegi 11ko geralekuan eta Darieta 141ekoan ez du geldialdirik egingo.


