8-16-18-29 lineak: aldaketak Urbieta 2 inguruan obrak direla eta
Urbieta 2 inguruko obrak direla eta, gaurtik aurrera (ekainak 22, astelehena) eta obrak amaitu arte, honako aldaketa hauek egingo direla: 8-GROS-INTXAURRONDO ETA 29-HEGO INTXAURRONDO: Bukaerako geldialdia Legazpi kalean izango da. Hortik irten, eta Legazpi kalera eta Idiakez kalera joango dira, Askatasunaren Hiribideraino (geldialdia Askatasunaren Hiribidea 3an), eta gero ohiko ibilbideak egiten jarraituko dute. Boulevard […]
Urbieta 2 inguruko obrak direla eta, gaurtik aurrera (ekainak 22, astelehena) eta obrak amaitu arte, honako aldaketa hauek egingo direla:
- 8-GROS-INTXAURRONDO ETA 29-HEGO INTXAURRONDO:
Bukaerako geldialdia Legazpi kalean izango da. Hortik irten, eta Legazpi kalera eta Idiakez kalera joango dira, Askatasunaren Hiribideraino (geldialdia Askatasunaren Hiribidea 3an), eta gero ohiko ibilbideak egiten jarraituko dute.
Boulevard 15, Askatasunaren Hiribidea 15 eta Askatasunaren Hiribidea 19 geralekuetan ez dira geldituko, eta horietan gelditu ordez Legazpi kalean eta Askatasunaren Hiribidea 3an geldituko dira.
- 16-IGELDO ETA 18-SEMINARIOA:
Ez dute geldialdirik egingo Urbieta 6an, eta hor gelditu ordez San Martin kalea 42an geldituko dira.
19-Aiete-Bera Bera, 26-Amara-Martutene eta 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineetan ez da aldaketarik egingo.

