Aldaketak asteartean, martxoak 17, egun horretako manifestazioak direla eta
Asteartean, martxoak 17, 11:00etatik 13:00etara gutxi gorabehera, manifestazioak egingo dira, eta, hori dela eta, Erdialdeko kale askotan ibiltzea ezinezkoa izango denez, ordu tarte horretan honako zerbitzu hauek eskainiko dira: 8-Gros-Intxaurrondo, 13-Altza eta 14-Bidebieta: Autobusak Colón pasealekuraino baino ez dira iritsiko, eta Mirakruz-Pinudin (8 linea Iparragirren) egingo dute ibilbide bukaerako geldialdia. Kursaala, Boulevard, Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren Hiribidea geralekuetan […]
Asteartean, martxoak 17, 11:00etatik 13:00etara gutxi gorabehera, manifestazioak egingo dira, eta, hori dela eta, Erdialdeko kale askotan ibiltzea ezinezkoa izango denez, ordu tarte horretan honako zerbitzu hauek eskainiko dira:
- 8-Gros-Intxaurrondo, 13-Altza eta 14-Bidebieta:
Autobusak Colón pasealekuraino baino ez dira iritsiko, eta Mirakruz-Pinudin (8 linea Iparragirren) egingo dute ibilbide bukaerako geldialdia. Kursaala, Boulevard, Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren Hiribidea geralekuetan ez dira geldituko.
- 9-Egia-Intxaurrondo:
Frantzia pasealekutik iritsiko da, Maria Cristina Zubitik eta Foruetatik, Santa Katalina Zubiraino (ibilbide bukaerako geldialdia) eta bere ibilbideari helduko dio berriro. Iztuetan geldituko da bidaiariak jaisteko.
Euskadi plaza, Askatasunaren Hiribidea 6, Okendo 18 eta Askatasunaren Hiribidea 7 geralekuetan ez da geldituko.
- Ospitaleak-Amara ingurua:
Ospitaleen gunea eta Anoeta arteko zerbitzua bermatzen saiatuko da (28 linea). Era berean, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak linean ez da aldaketarik aurreikusten.
Beraz, manifestazio horiek direla eta, 11:00etatik 13:00etara gutxi gorabehera, ezin izango da bermatu honako linea hauen eta Erdialdearen arteko lotura: 5-Benta Berri (Ondarretaraino bakarrik), 16-Igeldo (Ondarretaraino bakarrik), 18-Seminarioa (Mikeleteetaraino bakarrik), 19-Aiete Bera Bera (La Cumbreraino bakarrik), 25-Benta Berri-Añorga (Ondarretaraino bakarrik), 26-Amara-Martutene (Irun plazaraino bakarrik), 28-Amara-Ospitaleak (Anoetaraino bakarrik), 32-Puio-Errondo (Morlanseko biribilguneraino bakarrik), 36-San Roke-Aldakonea, 37-Rodil-Zorroaga, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete. 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak linean, ordea, ez da aldaketarik aurreikusten.
Era berean, 14:00ak arte beste aldaketa eta desbideratze puntual batzuk egin ahal izango dira linea guztietan.
Gutxieneko zerbitzuak, martxoaren 17ko greba orokorraren ondorioz
Bestalde, greba orokorrerako deialdia dela eta, Dbusek martxoaren 17ko egun osoan gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu, honako ondorio hauekin:
1) Linea hauetan ordutegiak eta maiztasunak murriztuko dira: 5-Benta Berri, 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo, 13-Altza, 14-Bidebieta, 16-Igeldo, 18-Seminarioa, 19-Aiete-Bera Bera, 25-Benta Berri-Añorga, 26-Amara-Martutene, 28-Amara-Ospitaleak, 32-Puio-Errondo, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak, 36-San Roke-Aldakonea, 37-Rodil-Zorroaga, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete.
2) Linea hauetan zerbitzua ez da bermatuta egongo: 17-Gros-Amara-Miramon, 29-Hego Intxaurrondo Sur eta 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara.
3) Linea hauetan ez da zerbitzurik emango: 21-Amara-Mutualitateak, 23-Errondo-Puio, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao, 41-Gros-Egia-Martutene, 42-Aldapa-Egia, 43-Anoeta-Igara eta 46-San Antonio-Morlans.
Informazio gehiago datozen egunetan argitaratuko da.
