Aldaketak asteazkenean, irailak 24, manifestazio bat dela eta
Manifestazio bat dela eta, asteazkenean, irailak 24, 18:30etik 20:00etara gutxi gorabehera aldaketak egingo dira Okendo-Zurriola-Boulevardaren inguruan. 18:30ETIK 20:00ETARA, GUTXI GORABEHERA: Zurriolatik Erdigunera igarotzeko bidea moztuko da. 13-Altza, 14-Bidebieta, 29-Hego Intxaurrondo Sur, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 37-Rodil-Zorroaga lineetako zerbitzuak Colón pasealekutik, Santa Katalina Zubitik eta Okendotik ibiliko dira. Kursaaleko geralekua kenduko da, eta Colón pasealekura lekualdatuko da. […]
Manifestazio bat dela eta, asteazkenean, irailak 24, 18:30etik 20:00etara gutxi gorabehera aldaketak egingo dira Okendo-Zurriola-Boulevardaren inguruan.
18:30ETIK 20:00ETARA, GUTXI GORABEHERA:
Zurriolatik Erdigunera igarotzeko bidea moztuko da. 13-Altza, 14-Bidebieta, 29-Hego Intxaurrondo Sur, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 37-Rodil-Zorroaga lineetako zerbitzuak Colón pasealekutik, Santa Katalina Zubitik eta Okendotik ibiliko dira.
Kursaaleko geralekua kenduko da, eta Colón pasealekura lekualdatuko da.
18:30ETIK 19:00ETARA, GUTXI GORABEHERA:
Zurriolatik Ategorrietara igarotzeko bidea moztuko da. 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara-Miramon, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Gros-Egia-Martutene lineetako zerbitzuak Mirakruzetik, Jaialaitik eta Ategorrietatik ibiliko dira.
Iparragirreko geralekua, Zurriolakoa, Groseko Anbulatoriokoa eta Nafarroa Hiribidea 34koa kenduko dira. Pinudi-Mirakruzera, Vasconiara eta Jaialaira lekualdatuko dira.
19:30ETIK 20:00ETARA, GUTXI GORABEHERA:
Boulevard itxi egingo da eta Zurriolatik Erdialdera igarotzeko bideak itxita jarraituko du.
- 5-Benta Berri, 16-Igeldo, 21-Amara-Mutualitateak, 25-Benta Berri-Añorga, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak lineek Okendo kalean egingo dute ibilbide amaierako geldialdia.
Boulevard 9, Boulevard 13, Boulevard 17 eta Boulevard 19ko geralekuak kenduko dira eta Okendora eramango dira.
- 8-Gros-Intxaurrondo, 13-Altza y 29-Hego Intxaurrondo Sur lineek jendea jaisteko baino ez dira geldituko Gipuzkoa Plazan (18-Seminario eta 19-Aiete-Bera Bera lineen geralekua) eta Peñafloridatik eta Hernanitik jarraituko dute, Askatasunaren Hiribidean dituzten geralekuetan ibilbide amaierako geldialdia egingo dute (Gros alderantz).
Boulevard 3 eta 21eko geralekuak kenduko dira, eta Askatasunaren Hiribideko 21, Askatasunaren Hiribideko 19 eta Askatasunaren Hiribideko 15era lekualdatuko dira, hurrenez hurren. Colónetik eta Santa Katalina Zubitik zirkulatzen jarraituko dutenez, Kursaaleko geralekua ere kenduko da, eta Colónera lekualdatuko da.
- 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak Askatasunaren Hiribideko 18an egingo du geldialdia, eta Urbieta 6rantz jarraituko du.
Kursaaleko eta Boulevard 15eko geralekuak kenduko dira, eta Colón pasealekura eta Askatasunaren Hiribideko 18ra lekualdatuko dira.